Deialdia: Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza Nazioartekotze-Beka

HASIERA: maiatza 19, 2025
BUKAERA: ekaina 1, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Tailerra/Formakuntza

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCOn), Euskadiko gazte bati Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko.

 

Beka hau Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza Sailean garatuko da, UNESCOk Parisen duen egoitza nagusian.

 

Ezaugarri orokorrak:
  • Iraupena: 6 hilabeteko aldia, 2025eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.

 

Baldintzak:
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Adina: gehienez 30 urte praktikaren gozamen-aldi osoan.
  • Graduko edo graduondoko ikasketak hezkuntzan, ingurumenean, garapen iraunkorrean edo lotutako beste ikasketa batzuetan. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
  • Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
  • Gaitasun analitikoa eta xehetasunekiko arreta. Talde-lanean parte hartzeko prestasun handia izatea, eta kultura anitzeko ingurune batean lan-harremanak izateko irekitasuna izatea. Informatikako ezagutza onak, Microsoften softwarearen erabilera aurreratua barne (word, excel, etab.). Ikerketako interesa eta/edo esperientzia.
  • Lehentasuna izango dute lehenago UN Etxearen bekarik izan ez dutenek.

 

Eskabideak bidaltzea:

Baldintzak betetzen dituzten interesdunek curriculum vitaea eta motibazio-gutuna (800 hitz gehienez) bidali beharko dituzte, “UNESCO Beka” erreferentziarekin  helbide honetara:

iraunkortasuna@unetxea.org

 

Curriculumak eta motibazio-gutuna jasotzeko azken eguna:

2025eko ekainaren 1a.  Hautagaitzak jasotzeko epea 23:59an amaituko da.