Menderatzearen geopolitikari aurre egiteko estrategiak

HASIERA: ekaina 11, 2025
BUKAERA: ekaina 11, 2025
NON: Itsas Museoko Atrioa (Bilbo)
ORDUTEGIA: 09:00-16:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 11n, asteazkenean, Bilbon. Besteak beste, Silvia Federici, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martí Comas, Taher Alí, Nahia Sanzo eta Marra Junior izango dira parte-hartzaileen artean.

Nazioarteko testuinguru berri baten aurrean gaude: munduko geopolitika aldatzen ari da eta eskuin-muturreko alderdiak boterea eskuratzen ari dira herrialde askotan. GGKEok testuinguru hori nolakoa den eta zer aliantza egin ditzakegun jakin behar dugu, pertsonak politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta abarren erdigunean jarriko dituzten alternatibak defendatzen jarraitzeko. Toki guztietako pertsona guztien giza eskubideek eta giza garapen iraunkorrak iparrorratz izaten jarraitu behar dute, egungoa bezalako testuinguru konplexuetan aurrera egiteko.

Jardunaldi hauek, testuingurua ezagutzeko izateaz gain, entzuteko, eztabaidatzekoeta aliantzak egiteko (ea lortzen diren) ere badira, hiru ardatz hauen inguruan:

  • Arriskua demokraziarentzat, atzerakada giza eskubideetan eta autoritarismoak.
  • Feminismoak eta patriarkatua.
  • Gatazka eta militarizazioa.

GGKEei eta interesa duten gainerako pertsonei zuzenduta.

Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezu.

[Izena emateko epea itxita]

Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Finantzatzaileak: eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

 


 

EGITARAUA

 

09:00 Izen-ematea

 

09:00-09:30 Jardunaldien aurkezpena

 

09:30-10:45 Hasierako hitzaldia

Trumpek plan bat du, baina ez da gure plana

Luis González Reyes. Ekologismoarekin, ekonomiarekin eta pedagogiarekin lotutako gaiak lantzen ditu. Ekologistak Martxan taldeko kidea da, eta bederatzi urtez koordinatzaile konfederala izan zen. Garua kooperatibako bazkidea eta hainbat unibertsitatetako ohiko kolaboratzailea da. FUHEM fundazioan ere lan egiten du, eta, bertan, hezkuntza ekosozialeko koordinatzailea da. Ekologismo sozialaren hainbat alderdiri buruzko hogei bat libururen egilea edo egilekidea da.

 

10:45-12:45 Mahai-ingurua

Arriskua demokraziarentzat, atzerakada giza eskubideetan eta autoritarismoak

MODERATZAILEA: Bego Yebra Isasi. Kazetaria.

  • Helena Maleno Garzón. Giza Eskubideen defendatzailea, kazetaria, idazlea eta ikertzaile hispaniar-marokoarra. Migrazioetan eta gizakien salerosketan aditua, eta honoris causa doktorea UIBen. Caminando Fronteras kolektiboaren sortzailea.
  • Miguel Urbán Crespo. Aktibista, politikaria eta zenbait libururen egilea. Viento Sur aldizkariko aholku-batzordeko kidea eta hedapen nazionaleko zenbait egunkaritako eta unibertsitate batzuetako kolaboratzailea.
  • Júlia Martí Comas. Garapenari buruzko Ikasketetan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Globalizazioko Zorraren Behatokiko ikertzailea eta ekintzaile ekofeminista.

 

12:45-13:30 Bazkaria

 

13:30-15:30 Mahai-ingurua

Gatazkak eta militarizazioa

MODERA: Irantzu Mendia Azkue. Hegoa.

  • Taher Alí. Bigarren belaunaldiko palestinarra, erbestean jaioa. Palestinako Askapen Nazionalerako kausaren aldeko militantea eta Madrilgo Ateneo Palestino espazioko kidea.
  • Nahia Sanzo Ruiz De Azua. Kazetaria eta soziologoa, Geopolitikaz taldeko kidea. Slavyangrad bloga argitaratzen du, eta 2014tik aurrera Donbasseko eta Ukrainako gerraren aktualitatea jarraitzen du. Hainbat komunikabidetan ere kolaboratu ohi du.
  • Marra Junior. Bilboko Mugimendu Panafrikarraren sortzaileetako bat eta kidea da, militante aktiboa Euskal Herriko Arrazakeriaren Aurkako Mugimenduan, CNAAEUSeko kidea (Euskadiko Komunitate Beltza, Afrikarra eta Afroondorengoa) eta feminismo beltzaren aliatua eta Euskadiko Munduko Medikuak erakundeko esku-hartze sozialeko teknikaria (kulturarteko bitartekaria).

 

15:30-16:00 Amaiera

AURKEZLEA: Mugarik Gabe.

  • Silvia Federici. Filosofoa, historialaria, idazlea, irakaslea eta aktibista feminista.