Yayo Herrerorekin topaketa: Lurrean eta gorputzetan nahitaez lurreratzeko gakoak

HASIERA: otsaila 16, 2024
BUKAERA: otsaila 16, 2024
NON: Gasteiz
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Lurra eta gorputzak haien gainetik eta hortik kanpo balego bezala begiratzen dituen kultura bat eraiki dugu. Hura posible egiten duen antolaketa natural eta sozialaren gainbehera da emaitza. Nola prestatu nahitaezko lurreratzea? Topaketa honetan, galdera honetan murgilduko gara. Banandua izan dena berriz konektatzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak partekatzeko gunea izango da.

• Noiz? Otsailak 16, osteguna, 19:00etan
Non? Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa (Vitoria-Gasteiz)
• Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte

Hizlaria:
Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.