Bertso-saioa: Kontsumista arruntaren koplak

HASIERA: abendua 13, 2023
BUKAERA: abendua 13, 2023
NON: Vitoria-Gasteiz
ORDUTEGIA: 19:00

Beste bat

SETEM Hego Haizeatik datorren abenduaren 13an antolatu dugun “Kontsumista arruntaren koplak” bertso-saio berezira gonbidatzen zaitugu. Gogoeta feminista eta umorea uztartuz, lau emakume bertsolarik gure egunerokotasunean kontsumoak sortzen dizkigun kontraesanei helduko diete. Black Friday, gabonak… Planto egin diezaiogun kontsumokeriari, ito baino lehen! Une batez gelditu, ikuskizunaz gozatu eta kontsumo ohiturak birplanteatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Noiz? Abenduak 13, asteazkena, 19:00etan
Non? Aldabe Gizarte Etxean (Gasteiz)
Bertsolariak? Uxue Alberdi, Alaia Martin, Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburu. Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta.
Sarrera? Librea tokiak bete arte

Informazio gehiago hemen.