Izena eman: Azken egunak Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Azkatzailea masterran izena emateko

HASIERA: Iraila 25, 2023
BUKAERA: Urria 6, 2023
NON: Online
ORDUTEGIA: -

Beste bat, Tailerra/Formakuntza
Una persona escribe en un teclado de ordenador.

Oraindik aukera duzu prestatzen ari den ikasle taldean parte hartzeko: prestakuntza eta esperientzia askotarikoak eta interesgarriak dituzten pertsonak. Aurten, aurrekoetan bezala, ikaskuntza bultzatuko duen konplizitate-giroa sortzea espero dugu.

Master honen edukien artean funtsezko gaiak daude: globalizazio neoliberala ikuspegi ekonomikotik; garapenaren eta lankidetzaren inguruko eztabaida; genero-ikuspegia lankidetzan; nazioarteko lankidetzako eragile eta politikak; gizarte-aldaketarako parte-hartzea; gizarte-eraldaketarako eta STEAM hezkuntzarako teknologiak hezkidetzaren ikuspegitik; eta Garapenerako Hezkuntzatik Hezkuntza Emantzipatzailerako bidea.

Metodologiari dagokionez: 60 ECTS kreditu ditu, 12 irakasgaitan banatuta, eta 15 egun inguru irauten dute bakoitzak. Denbora horretan, ikasle bakoitza nahi duenean sar daiteke online plataforman eta irakasleek partekatutako materialak irakurri, bideoak ikusi, audioak entzun… Ikasgai bakoitzaren ebaluazioa foroetan parte hartzetik eta azken lan txiki batetik abiatuta egiten da.

Graduondoko hau oso malgua da eta zure prestakuntza lanarekin eta beste jarduera batzuekin uztartzeko aukera ematen dizu. Gainera, prozesu osoan zehar, zure ikaskideen, irakasleen eta Hegoako teknikarien laguntza izango duzu.

Hegoa eta UPV/EHU master honetan aurrez izena ematea oso erraza da. UPV/EHUren webgune honetatik egin daiteke.

Prozesuari, programari, irakasleei edo beste edozein gairi buruzko edozein zalantza izanez gero, Estíbaliz Madrazorekin harremanetan jar zaitezke estibaliz_madrazo001@ehu.eus helbidearen edo 946017131 telefonoaren bidez.