Arrazakeriaren aurkako V. Ahalduntze Eskola

HASIERA: apirila 10, 2024
BUKAERA: urria 10, 2024
NON: Euskadiko Munduko Medikuak (Bailen kalea, 1-behea, Bilbo)
ORDUTEGIA: 17:00-20:00

Tailerra/Formakuntza

Munduko Medikuak elkarteak arrazakeriaren aurkako eskolaren bosgarren edizioa egingo du. Apirilaren 10ean hasi dira tailerrak eta horien helburua da jokabide diskriminatzaileak agerian jartzea, horrelako jarrera, ekintza eta joerak –esaterako, arrazagatiko edo generoagatiko gorroto-diskurtsoak– aztertu, identifikatu eta desagerrarazten saiatzea.

Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak arrazakeriaren aurkako eskola bultzatzen jarraitzen du, ahalduntzearen ikuspegitik, pertsonaren, diskurtsoaren eta garapenaren arloak kontuan hartuta, arrazakeriaren aurkako ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Ahalduntze Eskolan eztabaidarako eta elkarrizketarako gunea sortzen da, arrazializatutako pertsonen bizitzan eragiten diren askotariko indakeriak aintzat hartuta. Datozen belaunaldiak ondo hezita eta prestatuta egon daitezela nahi dugu, tresna teoriko/praktikoak aurki ditzatela, aktibismoak eta eguneroko praxiak bat egin dezaten, arrazakeriaren aurkako ezagutzaren ikuspegitik.

Tailerrek formatu parte-hartzailea izango dute, eztabaiden eta elkarrizketen ildotik. Hiru bloketan banatuta egongo dira, arraza-, genero-, etnia-, erlijio- eta xenofobia-diskriminazioaren problematikan sakontzen duten zenbait konstutuzio aztertzeko.

Arrazakeriaren aurkako eskola birtuala 2020an jarri zen abian. Era birtualean hasi zen eztabaida sustatzeko, espazio horizontalagoak ehuntzeko, ikusgarritasuna eta salaketa sustatzeko, arrazakeria sozial, sistematiko eta estrukturalaren praktikek eta jokabideek elkarren artean duten konplizitatean fokua jartzeko eta arrazismoaren aurkako pentsamendu kritikoan beste prozesu politiko batzuetan diharduten ekintzaileak eta militanteak harremanetan jartzeko.

Tailer kopurua: 7

Hitzaldiak: arrazakeriaren aurkako prozesu politikoetako adituak eta erreferenteak.

Izena emateko: 722 616 276

Argibide gehiagotarako:

HASIERA: 2024ko apirilaren 10ean

AMAIERA: 2024ko uriaren 10ean

TOKIA: Euskadiko Munduko Medikuak (Bailen kalea, 1-behea, Bilbo).

ORDUTEGIA: 17:00etatik 20:00etara