Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco
BIZKAIA

Bilboko Ingeniaritza Eskola. Torres Quevedo Ingeniaria, 1 48013 Bilbo BIZKAIA

info.bilbao@euskadi.isf.es
Tel.: 946 01 72 26

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Web: http://www.euskadi.isf.es
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1994
Noiz sortu zen Euskadi: 1994
Koordinakundean sartu zen urtea: 1995

Parte hartzen dute: Amerika
Lankidetza proektuak non: El Salvador

Ekimen-aldea:
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Helburuak eta nortasuna:

Profesionalak, irakasleak eta ikasleak gara, ingeniaritzan prestakuntza dutenak edo ez, eta oinarrizko zerbitzuetara, herrien elikadura-subiranotasunera, ingurumen osasuntsu batera eta lurralde inklusiboetara iristeko aukera unibertsala bermatzeko lan egiten dugu.

Aldaketa horiek eragitera eta sendotzera bideratutako prozesu sozial eta politikoetan parte hartzen dugu, ikuspegi feministatik eta ondasun komunen eta ezagutza askearen defentsatik, pertsonak eta komunitateak indartuz eta beti leku bakoitzaren ezaugarri kultural eta teknikoak errespetatuz.

Teknologiari buruzko ezagutzak eta esperientzia ematen ditugu prozesu horien zerbitzura jartzeko. Lan militantearen, bazkideen ekarpenen eta administrazio publikoen babesaren laguntzarekin, gizarte zibileko erakunde eta sareekin lan egiten dugu nazio eta nazioarte mailan, ikuspegi eta misio hori partekatzen dutenak.

Elkartasuna adierazten diegu planetako edozein tokitan borroka horiek partekatzen dituzten pertsona eta kolektiboei, betiere bakearen kultura eta pertsonen eta ingurumenaren zaintza sustatuz, jakintza guztien planteamendu eraikitzaile, kritiko eta integratzaile batetik abiatuta.


Formakuntza praktikak.
Boluntariotza Euskadin.

Aktualitatea

No items found