Informazio saioa online: BATUZ irabazi asmorik gabeko erakundeentzat

HASIERA: abendua 12, 2025
BUKAERA: abendua 12, 2025
NON: Online (izena eman duten pertsonei esteka bat bidaliko zaie aldez aurretik)
ORDUTEGIA: 10:00-12:00

Tailerra/Formakuntza

👥 Hizlariak: Bizkaiko Foru Aldundiko BATUZ taldea
🤝 Antolatzailea: La Tercera Pata
💶 Laguntzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta REAS Euskadi


Zer proposatzen dugu?

Hainbat atzerapenen eta pixkanakako ezarpenaren ondoren, BATUZ nahitaezkoa izango da irabazi asmorik gabeko erakunde guztientzat 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Arau aldaketa horren aurrean, gure erakundeei bereziki zuzendutako online informazio saio bat antolatu genuen, Bizkaiko Ogasuneko BATUZ taldearen eskutik.

Saio honetan, sistemaren baldintza nagusiak, araudien azken berrikuntzak eta betebehar fiskal berriak behar bezala betetzeko egin beharreko urratsak azalduko dira.

 

Zergatik parte hartu?

Aukera paregabea izango da Aldundiko talde teknikoarekin zuzenean zalantzak argitzeko, BATUZek gure sektorean nola eragiten duen ulertzeko eta beharrezkoak diren aldaketak garaiz aurreratzeko.

Izena emateko inprimakiaren bidez zuen galderak aurreratzera animatzen zaituztegu, saioan zehar landu ahal izateko.

Eta zuzenean konektatu ezin baduzue, eman izena era berean: gero helaraziko dizuegu partekatutako informazio guztia.

 

Zain gaituzu! Izena eman dezakezu formulario honen bitartez.