Aguraingo Elkartasun Astea: «Gorroto diskurtsorik? Ez, eskerrik asko!»

HASIERA: azaroa 10, 2025
BUKAERA: azaroa 16, 2025
NON: Zabalarte (Agurain)
ORDUTEGIA: Solasaldia: azaroaren 11n, asteartean, 18:00etatik aurrera / Erakusketak: astelehenetik igandera, Zabalarte Etxearen ohiko ordutegian

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren astean, azaroaren 10etik 16ra, lankidetzak eta elkartasunak hitzordua izango dute berriz ere Arabako Lautadan, Aguraingo Elkartasun Astearen edizio berri bati esker. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatzen du urtero, Aguraingo Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin elkarlanean.

Arabako GGKEen urteroko ekitaldiak gorroto diskurtsoen gaia jorratuko du aurten, azaroaren 20an Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioaren ildo beretik.

 

Solasaldia

Aguraingo Elkartasun Astearen jarduera nagusia Fernando Sánchez Aranaz historialari, idazle eta kazetariak moderatutako solasaldi bat izango da, azaroaren 11n, asteartean, 18:00etatik aurrera Zabalarten.

Mahai-inguruak gorroto diskurtsoei aurre egiteko esperientziak ikusarazteko eta ezagutzeko balioko du, maila lokalean zein nazioartean egindako lanetik abiatuta. Zergatik gorroto diskurtsoak aurrera egiten ari dira? Nola eragiten diete giza eskubideei? Eta nola egin aurre diskurtso horiei?

Horiek dira jorratuko diren gaietako batzuk, hiru hizlariren eskutik:

  • Lilian Hernández, El Salvadorko indarkeria matxistetan aditua.
  • ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea.
  • Ainhoa Armentia eta Ruba Hassan, Alboan GGKEko kideak.

 

Afrikari buruzko bi erakusketa

Gainera, aste osoan zehar, astelehenetik igandera, Afrikari buruzko bi erakusketa bisitatu ahal izango dira Zabalarten, Arabako bi GGKEren eskutik:

  • Afrikan murgiltzen: Afrika (bir)kontatzen. Munduko Medikuak erakundeak sortu du, Euskal Herriko hainbat ikastetxetako bigarren hezkuntzako ikasleekin batera. Afrikako lurraldeetako errealitateak hurbildu nahi dizkie herritarrei, «ikuspegi afrozentriko batetik», panel batzuen bidez hainbat eremu profesional eta sozialetan erreferenteak diren afrikarrak ikusaraziz.
  • Kamerun: emakumeak gatazkan, emakume defendatzaileak. Nazioarteko Elkartasuna erakundearen erakusketak euskal herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, gatazka egoeretan bizi diren Kamerungo emakumeen errealitatera hurbilduz.

Informazio gehiago Euskadiko GGKEen Koordinakundearen webgunean.