Txokolate ontza bat, urrezko prezioan. Zergaitik igotzen ari dira kakao eta kafearen prezioak?

HASIERA: urria 30, 2025
BUKAERA: urria 30, 2025
NON: Dendamundi, Pio XII 18
ORDUTEGIA: 18.00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Seguruenik asteroko erosketak egiterakoan ohartu zara…. Ikusi al duzu nola igo den kafearen prezioa azken hilabeteetan? Eta txokolatearekin zer? Ziur baietz. Eta inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer dagoen igoera honen atzean? Eta nori ateratzen zaio onura?

Gai honi buruzko galdera hauen eta beste batzuen erantzunak jakiteko, Mónica Míguez-ek urriaren 30ean, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan emango duen hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Hitzaldia medicusmundi Arabako Bidezko Merkataritzako dendan izango da (Pio XII 18). Sarrera doakoa da. Zuen zain gaude!