Lan-eskaintza Euskadin

PUBLICADO EL:

03 Oct 2025

POR:

Economistas Sin Fronteras Euskadi

EN CATEGORÍA::

 

Gure Euskadiko lantaldean Ekintzailetza sozialeko eta administrazioko teknikari gisa arituko den pertsona baten bila gabiltza. 

Funtzioak

  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ikuspegitik, pertsonen ekintzailetzaproiektuetan arreta, aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Erakundearen ordezkaritza ekintzailetza sozial eta solidarioaren arloan: MgEren tokiko eta lurraldeko sareetan parte hartzea; aliantzak sortzea eta
    finkatzea.
  • Euskadiko Mugarik gabeko Ekonomialariak-en ordezkaritzan administrazio- eta barne-komunikazioko zereginak egitea, Estatuko
    egoitzarekin koordinatuta.
  • Euskal administrazio publikoek finantzatutako proiektuen formulazioa, exekuzioa, justifikazio teknikoa eta aurrekontua egitea.
  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Proiektuen esparruan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean proiektuak garatzea eta martxan jartzea.

Zer bilatzen dugu

  • Enpresen sorkuntzarako aholkularitza arloan esperientzia izatea (bereziki gizarte-ekonomia solidarioko entitateetan)
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren arloko esperientzia eta/edo prestakuntza.
  • Erakunde baten administrazio-zereginetan interesa duen pertsona metodikoa izatea.
  •  Euskaraz lan egiteko gaitasuna.
  • Kulturartekotasunaren ikuspegia txertatutako lan esperientzia.
  • Finantzaketa publikoa duten proiektuak formulatzen, horien jarraipena egiten eta justifikatzen esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
  • Diziplina anitzeko pertsona, erabakitzailea eta proaktiboa izatea, lantaldean integratzen dena eta Mugarik gabeko Ekonomialarien amankomuneko proiektuetan inplikatzen dena.
  • Office paketea eta elkarlanerako tresnak menderatzea.
  • Genero berdintasunean formakuntza.

Hautagaitzak jasotzeko epea 2025ko urriaren 19ra arte izango da. 

IRAKURRI HEMEN LAN-ESKAINTZA OSO