HASIERA: ekaina 25, 2025
BUKAERA: ekaina 26, 2025
NON: Bizkaia Aretoa EHU - Abandoibarra Etorbidea, 3 (Bilbo)
ORDUTEGIA: Miércoles y jueves: 09:00-13:30

Mugarik Gabe erakundeak antolatutako UIK Uda Ikastaro honetan, trantsizio energetikoaren erronketan sakonduko da ikuspegi kritikotik, berde eta jasangarri deitu ohi denaren benetakotasuna zalantzan jarriz, eta hazkundearen alternatiba diren proposamen ekofeministak azalduko dira. Komunikazioan, zabalkundean eta zientzian gailenak diren adituek hartuko dute parte. Gainera, ekintza kolektiboko proposamenak egingo dira gizarte eta komunitate bidezkoagoetara igarotzeko, bai sozialetara, bai ingurumenekoetara.
Ikastaroaren osagai nabarmenetako bat “Fikzio Klimatiko” izeneko dinamika berritzailea izango da. Prozesu sortzaile eta zinematografiko horren bidez, klima krisiak ekar ditzakeen egoerak eta erronkak jorratuko dira.
Helburuak
Etorkizun desiragarriaren narratibak eraikitzen laguntzea, erruduntasun diskurtsoak gaindituz, eta klima eta gizarte krisiari lotutako ekoantsietatea gutxituz, aurrean ditugun erronkak beste begirada batetik aztertzen dituzten proposamenen ikuspegitik.
Jasangarritasunari eta trantsizio energetikoari buruzko diskurtso nagusiaren irakurketa kritikoa egitea, planetaren mugak errespetatuko dituen eta pertsona guztien eskubideak ziurtatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial baterantz egiteko bideak esploratuz.
Ezagutza eta talde-lana sustatzea, alderdi ludiko eta kulturaletik ekintza proposamenak eginez, eta ikuspegi sortzailea eta parte-hartzailea sustatuz, klima krisiari irtenbideak bilatzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- Aktibistak
Metodologia
Ikasgaiaren metodologia parte-hartzailea izango da, eta bi gai batzen ditu:
- Alde batetik, Cli-Fi tailer berritzailea edo “Fikzio Klimatikoa” deiturikoa. Bertan, krisi klimatikoak dakartzan erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak egiteko gune bat sortuko da, eta horretan, zientzia-fikziozko film baten zirriborroa, gidoia eta kartela egiteko sormen prozesua jarriko da abian.
- Erreferentziazko hiru idazle, dibulgatzaile eta zientzialarirekin hitzaldiak eta mahai-inguruak.
Antolatzailea: Mugarik Gabe
Laguntzailea: eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
PROGRAMA
Ekainak 25
09:00 – 09:05 Erregistroa
09:05 – 09:30 Hasierako dinamika
09:30 – 11:00 Retos de la crisis energética global ¿es verde y justa la transición energética que se plantea?
- Antonio Turiel | Instituto ciencias del mar – CSIC ikertzailea
11:00 – 11:30 Atsedena
11:30 – 13:30 Parte 1: Taller de Ficción Climática: creación en equipos de un guión y un cartel de una película CLI-FI con IA
- Isidro Jiménez | Universidad Complutense de Madrid – Profesor Ciencias de la Información
Ekainak 26
09:00 – 09:30 – Dinamika partehartzailea
09:30 – 10:45 – Propuestas ecofeministas para superar el crecimiento
- Julia Martí Comas | Observatorio de la Deuda en la Globalización – investigadora y activista
10:45 – 11:15 – Atsedena
11:15 – 13:15 – Parte 2: Ficción Climática: trabajo en grupos, puesta en común y debate
- Isidro Jiménez | Universidad Complutense de Madrid – Profesor Ciencias de la información
13:15 – 13:30 – Itxiera