- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 11n Bilbon, «Menderatzearen geopolitikari aurre egiteko estrategiak» izenburupean.
- Besteak beste, Silvia Federici, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martí Comas, Taher Alí, Nahia Sanzo eta Marra Junior izango dira hizlariak.
- Izen-ematea zabalik dago jada, inprimaki honen bidez, eta epea ekainaren 9an itxiko da.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 11n, asteazkenean, Bilbon. Besteak beste, Silvia Federici, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martí Comas, Taher Alí, Nahia Sanzo eta Marra Junior izango dira parte-hartzaileen artean.
Nazioarteko testuinguru berri baten aurrean gaude: munduko geopolitika aldatzen ari da eta eskuin-muturreko alderdiak boterea eskuratzen ari dira herrialde askotan. GGKEok testuinguru hori nolakoa den eta zer aliantza egin ditzakegun jakin behar dugu, pertsonak politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta abarren erdigunean jarriko dituzten alternatibak defendatzen jarraitzeko. Toki guztietako pertsona guztien giza eskubideek eta giza garapen iraunkorrak iparrorratz izaten jarraitu behar dute, egungoa bezalako testuinguru konplexuetan aurrera egiteko.
GGKEei zein interesa duen pertsona orori zuzendutako jardunaldi hauek, testuingurua ezagutzeko izateaz gain, entzuteko, eztabaidatzekoeta aliantzak egiteko (ea lortzen diren) ere badira, hiru ardatz hauen inguruan: arriskua demokraziarentzat, atzerakada giza eskubideetan eta autoritarismoak; feminismoak eta patriarkatua; eta gatazka eta militarizazioa.
Izen-ematea ekainaren 9a arte: genero@ongdeuskadi.org helbidera mezu bat bidaliz edo formulario honen bitartez.