Zubiak eraikitzen: garapen iraunkorrerako politiken koherentzia Euskadin, aldaketarako eragile gisa

Gizarte Zibilaren II. Topaketa otsailaren 4an egin zen, Bilbon. Argazkia: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Orain, Zubiak eraikitzen: Garapen iraunkorrerako politiken koherentzia Euskadin, aldaketarako eragile gisa dokumentuaren berri izan dezakezu eta harekin bat egin. Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta UN Etxearen ekimenez sortu da, Futuro en Común izeneko aliantzaren esparruan.

2024. urtean, Euskal Gizarte Zibilaren I. Topaketa egin zen, Lortu nahi dugun etorkizuna kolektiboki imajinatzeko elkarrizketa, hausnarketa eta lankidetza guneak sortzea ahalbidetu zuena. Topaketa horren ondorioz, euskal alderdi politikoei zuzendutako gizarte zibilaren konpromisoak eta eskakizunak ezarri ziren, garapen iraunkorraren printzipioekin bat datozen politikak bultzatzeko helburuarekin.

Prozesu honen hurrengo mugarria Gizarte Zibilaren II. Topaketa: Etorkizun Koherente bat – Garapen Iraunkorrerako Aliantzak topaketa izan da. Topaketa hori eragile anitzeko hausnarketa eta elkarrizketa gune gisa finkatu da, eta han bat egin zuten gizarte zibil antolatuaren zenbait arlotako funtsezko eragileek (ingurumena, feminismoa, gazteak, migrazioak…), arduradun politikoek, akademiak, komunikabideek, sektore pribatuak eta, oro har, herritarrek.

Dokumentu estrategiko hau bigarren Topaketa horren emaitza da, eta helburua da 2030 Agendaren azken txanpan politiken koherentziaren ikuspegia ezartzeko bide-orri gisa balio izatea. Bertan, gomendio eta amaierako gogoeta batzuk biltzen dira, administrazio publikoei, enpresa-sektoreari eta gizarte zibil antolatuari begira, politiken koherentzia Euskadin eta hemendik haratago indartzeko.

Prozesu honek berretsi egiten du lankidetzako eta eragile anitzeko lana funtsezkoa dela garapen iraunkorraren printzipioekin bat datozen politika publiko koherenteak bermatzeko. Dokumentu honen bidez, konpromiso hau indartuko duen eragin esparru bat finkatu nahi da, etorkizun justu, ekitatibo eta iraunkorra eraikitzen aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da dokumentu honekin bat egitea:

ENTRADAS RELACIONADAS

Aurrekaririk gabeko erasoak GKEen aurka Europako Batasunean

«Europako Gizarte Zibileko Erakundeen finantzaketaren eta prozesu demokratikoan dugun zilegitasunaren aurkako erasoaldi berritu honek arriskua du, Europako espazio zibikoak are gehiago murrizteko ez ezik, demokrazia bere osotasunean ahultzeko ere».

Gaza: zibilen aurkako erasoak behingoz amaitu behar dira

Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak gogorarazi du, beste behin ere, su-eten iraunkor baten premia, bai eta sarbide humanitario nahikoa eta iraunkorra, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekiko errespetua, Israelekin armen merkataritza amaitzea eta gatazkari irtenbide negoziatu bat ematea beharrezkoak direla ere.

Utzi erantzun bat