Topo Eginez 2025: gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten

  • Urriaren 7an, asteartean, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko topaketaren edizio berri bat izango da Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean.
  • Oraingo honetan laborategi formatua izango duen jardunaldiaren helburua egungo erronka ekosozialei aurre egiteko lankidetza espazioak eraikitzea izango da.
  • Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak urtero antolatzen duten jarduera da.

Krisi ugari areagotu egin direla –besteak beste, klimarena, soziala, ekonomikoa, demokraziarena, osasunarena, migrazioena, zaintzena eta giza eskubideena–, eta diskurtso autoritario eta baztertzaileak aurrera egiten ari direla ikusirik, erantzun kolektibo, sortzaile eta ausartak eman behar ditugu. Erronka horiei aurre egiteko, funtsezko estrategia da, eta gero eta beharrezkoagoa gainera, munduaren ikuspegi eraldatzailea partekatzen dugun gazte elkarteek eta GGKEek elkarrekin jardutea.

Iaz Zer egin dezakegu gure inguruneetan eta munduan justizia soziala sustatzeko? izeneko topaketa egin ondoren, edizio berri honetan elkarrekin ekinez aurrera egitea proposatzen dugu. Elkarrekin, laborategi formatuan, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko lankidetza guneak eraikitzea bilatuko dugu, egungo erronka ekosozial handiei aurre egiteko, Lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortuz: Gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten izenburupean.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak urtero antolatzen duten jardunaldi honen edizio berria urriaren 7an izango da, asteartean, 17:00etatik 20:00etara, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxeko erabilera anitzeko gelan. Arabako gazte elkarteetako eta GGKEetako dinamizatzaileei, teknikariei eta boluntarioei zuzenduta dago; eta ez da beharrezkoa aurreko topaketetan parte hartu izana.

Helburu nagusia elkarlanean aritzeko gakoei buruz hausnartzea eta lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortzea izango da.

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte (egun hori barne), esteka honen bidez. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 945 280 745 telefono zenbakira edo idatzi araba@ongdeuskadi.org helbide elektronikora.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat