Euskara modu ez-sexistan erabiltzeko aholkuak eta itzultzaile neuronala erabiltzeko tresnak

Maiatzaren 7an, asteazkenean, Euskaraldiaren atarian, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak entitateetan euskararen erabilera indartzeko tailerra eskainiko du, Irene Arrarats BERRIAko euskara arduradun eta Euskaltzaindiko kidearen eskutik.

Prestakuntza aurrez aurrekoa izango da, Teila Fabrikan (Iruresoro Pasabidea, 2/4 – Donostia), 09:30etik 14:00etara, eta bi bloketan banatuta egongo da:

  • 09:30-11:30 Euskararen erabilera ez sexista
  • 12:00-14:00 Itzultzaile neuronala erabiltzeko tresnak

Irene Arrarats izango da tailerraren irakaslea. BERRIA egunkariko euskara arduraduna eta estilo zuzendaria, zuzentzailea eta itzultzailea da, baita Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea ere.

Izen-emateak gipuzkoa@ongdeuskadi.org helbide elektronikoaren bitartez egin beharko dira.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat