Hasiera » Koordinakundea » Barne antolaketa » Gobernu Batzordea
KOORDINAKUNDEA
Gobernu Batzordea
GGKE bazkideen talde txiki batek osatzen du. Erakundearen organo betearazlea da, eta Batzar Orokorrak erabakitakoaren arabera programatzen eta zuzentzen ditu jarduerak.

Lehendakaritza
Nerea Uriarte Goitia
“Gobernu Batzordeak aukera ematen dit erakundeen aniztasuna eta egiten dugun lanaren potentziala bertatik bertara ezagutzeko, bai eta mundua eraldatzeko nire harri-koskorra ekarri ahal izateko ere.”
Psikologian lizentziatua da eta UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena masterra egin du. Nazio Batuen esparruan eta nazioarteko GGKE-etan lan egin du Ekuadorren, Perun eta Paraguain. 2010az geroztik, Euskal Herrian egiten du lan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu euskal lankidetzaren lan-ildo nagusiak hainbat sektoretan, besteak beste, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, laguntza humanitarioa eta garapenerako lankidetza. Garabideko harreman instituzionalen arduraduna da.

Idazkaritza
Mary Tere Guzmán Bonilla
“Talde honetan parte hartzera bultzatzen nauen arrazoietako bat da Alboanek eta nik neuk hartu dugun konpromisoa sektorea indartzen laguntzeko, kohesionatua egon dadin eta nazioarteko lankidetzaren etorkizuna pentsatzen eta birsortzen elkarri lagun diezaiogun.”
Mexikarra da eta Euskadin bizi da 2006tik. Industria Harremanetan lizentziatua da, eta masterra bat du erakunde-garapenean, eta beste bat nazioarteko lankidetzan. Automobilgintzaren munduan hasi zuen bere lan-ibilbidea, eta Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarrean egin du lan. 2007tik, Alboanen egiten du lan, eta hainbat eginkizun izan ditu Eragin politikoaren eta Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloetan. Gaur egun, zuzendaritzaren albokoa da.

Diruzaintza
Susana Piera Moreno
“Mugarik Gabe erakundean beti izan dugu argi GGKEen Koordinakundearen aldeko apustua, hasieratik parte hartu dugu horren parte diren espazioetan, eta Gobernu Batzordean parte hartzeak, beste lankide batzuek iraganean egin zuten bezala, aukera emango dit apustu horri ekarpena egiteko gure ikuspegi politiko eta sozialetik”.
Ekonomian lizentziaduna da, eta generoari eta nazioarteko lankidetzari buruzko hainbat prestakuntza ditu. Ogasunean eta bigarren hezkuntzako irakasle gisa hasi zuen bere lan ibilbidea. Sindikatuen mundutik eta gizarte mugimenduetatik oso gertu egon da beti. 2005etik Mugarik Gabe taldean lan egiten du, hasieran Administrazio eta Finantzetako taldean hasi zen, eta gaur egun, gainera, Koordinazio Taldeko eta Generoko Barne Taldeko kide da.

Arabako ordezkaria
Enrique García Ruiz de Galarreta
“Gobernu Batzordean parte hartzeak aukera emango dit nire begirada zabaltzeko eta hainbat ikuspegitatik arazo globaletarako irtenbide berritzaile eta iraunkorrak sortzen laguntzen ari diren pertsona eta erakunde askorengandik ikasteko. Nire konpromisoa honetan oinarritzen da: ingeniaritza ere eraldaketa sozialerako tresna boteretsua izan daiteke”.
Industria-ingeniaria da, energia-tekniketan espezializatua, eta Garapenerako Lankidetzako Unibertsitate Masterra egin du. Arabako Industria Ingeniaritzaren Elkargoko zuzendari-gerentea izan da, eta han, 1995ean, beste lankide batzuekin batera, Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza GGKEa sortu zuen. Gobernu Batzordean parte hartu du antolaketa lanetan, proiektuak identifikatzen eta kudeatzen, gizartea eraldatzeko hezkuntza-jardueretan eta erakundeekiko harremanetan.

Bizkaiko ordezkaria
Ricardo Fernández Quintana
“Gune honek aukera ematen dit erakundearen eguneroko jarduna hobeto ezagutzeko, bai eta lankidetza-politikak garatzen modu aktiboan laguntzeko ere.”
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua da, eta Osasun Publikoan diplomatua. Graduondoko prestakuntza du garapenerako lankidetzan eta osasun komunitarioan. Lankidetzari loturik duela 20 urte baino gehiagotik, Erdialdeko Amerikan eta Kariben egin du lan batez ere, eta Afrikan ere lagundu du. Medicusmundi Bizkaia erakundeko kidea da 2007tik, eta, gaur egun, erakunde horren ordezkaria da Erdialdeko Amerikarako.

Gipuzkoako ordezkaria
Iñigo Odriozola Beitia
“Apaltasunez eta baikortasunez parte hartzen dut talde honetan, ziur bainago GGKE-en inplikazioa funtsezkoa dela elkarrekin eta indar handiagoz aurrera egiteko, eta gizartea eraldatzeko helburuan urrunago iristeko.”
Soziologian lizentziatua da eta graduondoko ikasketak ditu Hirigintzan eta Ingurumen zuzenbidean. Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan da, baina bere lan-dedikazio nagusia nazioarteko lankidetzari eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzari lotuta egon da. TAU Fundazioko teknikaria eta dinamizatzailea da 2003tik, eta proiektuen kudeaketan lan egiten du bertan. Gainera, erakundearen ordezkari da sareetan eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundea bezalako guneetan.