Nerea Uriarte

Lehendakaritza

Nerea Uriarte Goitia | Garabide

“Gobernu Batzordeak aukera ematen dit erakundeen aniztasuna eta egiten dugun lanaren potentziala bertatik bertara ezagutzeko, bai eta mundua eraldatzeko nire harri-koskorra ekarri ahal izateko ere.”

Psikologian lizentziatua eta Zuzenbidean graduatua da, eta EHUko Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena masterra egin du. Nazio Batuen esparruan eta nazioarteko GGKEetan lan egin du Ekuadorren, Perun eta Paraguain. 2010az geroztik, Euskal Herrian egiten du lan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu euskal lankidetzaren lan-ildo nagusiak hainbat sektoretan, besteak beste, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, laguntza humanitarioa eta garapenerako lankidetza. Garabideko harreman instituzionalen arduraduna da.