Marian Uriarte Iturrate

Arabako ordezkaria

Marian Uriarte Iturrate | Medicusmundi Araba

“Gobernu Batzordeko kide izateak aukera ematen digu, banaka eta erakunde gisa, beste esperientzia batzuekin ikasteko, partekatzeko eta, batez ere, lankidetza indartzeko beste antolakunde batzuekin eta, espero dezagun, bai eta erakundeekin ere.”

Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua eta Gizarte Integrazioko teknikaria da. Iraganean, prentsan (zenbait hedabidetan) eta hirugarren sektorean egin zuen lan. 15 urte baino gehiago daramatza lankidetzaren munduan, batez ere, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan. Medicusmundi Arabako kidea da 2010az geroztik.