Eragin politikoko eta gizarte parte-hartzeko teknikaria Bizkaian

Eragin politikoko eta gizarte parte-hartzeko teknikaria Bizkaian

Kargua: Eragin politikoko eta gizarte parte-hartzeko teknikaria Bizkaian

Deitzaile: Zehar-Errefuxiatuekin

Aurkezteko epea: 06/05/25

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak ERAGIN POLITIKOKO ETA GIZARTE PARTE-HARTZEKO TEKNIKARI lanposturako deialdia egin du

ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA

Zehar-Errefuxiatuekin 1996an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da, onura publikokoa eta interes sozialekoa. Haren xedea da nazioarteko babesa behar duten edota bazterkeria arriskuan dauden errefuxiatuen, desplazatuen, aberrigabeen eta migratzaileen giza eskubideak eta garapen osoa defendatu eta sustatzea, honako prozesu operatibo hauen bidez: esku-hartzea eta eragina eta parte-hartze soziala.

LANPOSTUAREN HELBURUA

Eragin eta gizarte parte-hartzeko lantaldearekin koordinatuta eta lantaldeko arduradunaren mende, gizarte partaidetza, boluntariotzaren kudeaketa eta ekintza komunitarioko jarduerak egingo ditu.

FUNTZIO NAGUSIAK
  • Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen gizarte partaidetzako, boluntarioen kudeaketako eta ekintza komunitarioko jarduerekin lotutako logistika eta antolaketa alderdiez arduratzea, bereziki Bizkaian, eta Gipuzkoako eta Arabako beste arlo batzuekin koordinatuta.
  • Parte-hartze sozialeko, boluntarioen kudeaketako eta ekintza komunitarioko jardueretan parte hartzen duten eragileekin etengabeko harremana izatea, jardueretan parte hartzen dutela bermatzeko.
  • Diru-laguntzak kudeatzea administrazio publikoekin.
  • Lanpostuarekin eta jarduera eremuarekin lotutako aurkezpen publikoak egitea.
  • Eragin eta gizarte parte-hartzeko lantaldearen koordinazio bileretan modu aktiboan parte hartzea.
BEHARREZKO KONPETENTZIA profesionalak

Erakunde osoarentzat

  • Konpromisoa.
  • Migrazioen inguruan eta nazioarteko babesean lan egiteko motibazio handia, eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen misioarekin eta balioekin identifikatzea.
  • Malgutasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

Lanpostuaren berariazkoak

  • Emaitzak lortzeko ikuspegia.
  • Zereginak kudeatzeko, antolatzeko, planifikatzeko eta lehenesteko gaitasuna.
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
  • Elkarrizketarako gaitasuna, erabakitzailea eta propositiboa.
  • Idatzizko adierazpena.
  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
  • Komunikaziorako eta enpatiarako gaitasuna.
  • Talde-lanerako eta lan autonomorako prestasuna.
Formakuntza eta esperientzia
  • Gizarte-partaidetzarekin, boluntarioen kudeaketarekin eta ekintza komunitarioarekin lotutako lanbide heziketa edo unibertsitate heziketa (gizarte integrazioa, gizarte hezkuntza, gizarte lana, giza eta gizarte zientziak…).
  • Kultura aniztasunaren kudeaketa eta gizarte mobilizaziorako tresnak ezagutzea.
  • Boluntariotza kudeatzeko ezagutza.
  • Elkarte, gizarte eta herritar sarea ezagutzea.
  • Generoaren arloko prestakuntza eta sentsibilitatea.
  • Informatika tresnak maneiatzea.
  • Talde-laneko eta elkarte laneko esperientzia.
BALORATUKO DA:
  • Euskara: C1. Komunikazio elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Ingelesa, frantsesa edota arabiera jakitea.
  • Zehar-Errefuxiatuekin erakundean boluntario edo langile gisa aritu izana.
  • %33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria.
ESKAINTZEN DA:
  • Lanaldi partziala: 20 ordu astean.
  • Lanean hasteko aurreikuspena: berehala.
  • Lantokia: Bilbo (mugikortasunarekin).
  • Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmen kolektiboaren araberako soldata.
  • Iraupena: 2025eko abenduaren 31ra arte.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO BALDINTZAK:

Interesdunek ofertas.trabajo@zehar.eus helbidera bidali beharko dituzte beren CVa eta motibazio-gutuna. Mezuaren gaian argi eta garbi adierazi beharko dute erreferentzia hau: ERAGIN POLITIKOKO ETA GIZARTE PARTE-HARTZEKO TEKNIKARIA BIZKAIAN.

Hautagaitzak onartzeko epea: 2025eko maiatzaren 6ra arte.