TdR: Palestinako errefuxiatuen ingurumen-eskubideei buruzko animazio-bideo sentsibilizatzailearen ekoizpena

TdR: Palestinako errefuxiatuen ingurumen-eskubideei buruzko animazio-bideo sentsibilizatzailearen ekoizpena

Kargua: Consultoría

Deitzaile: UNWRA Euskadi (Asociación Comité Español de la UNRWA)

Aurkezteko epea: 01/08/25

UNRWA Euskadi (Asociación Comité Español de la UNRWA) animazioko dibulgazio-bideo bat sortzeko enpresa aditu bat kontratatuko du, gizarte-mugimenduak, mugimendu feminista eta ekologistak, erakunde publikoak eta, oro har, euskal herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin.

UNRWA Euskadiko taldeak kontratatutako enpresari bideoaren gidoia emango dio, euskaraz eta gaztelaniaz.

Espero den emaitza:

  • 2 eta 3 minutu arteko iraupena duen animaziozko bideo bat.
  • Sare sozialetarako 30 segundoko bertsio laburtua.
  • Bideoek euskarazko eta gaztelaniazko bertsio bana izango dute.

Bideoak krisi klimatikoaren eta ingurumenaren degradazioaren arrazoiak azalduko ditu, Palestinako errefuxiatuen populazioak jasaten duen okupazio eta blokeoen testuinguruan. Palestinako emakume errefuxiatuek giza eskubideen eta ingurumenaren alde egiten duten lana eta estrategiak izango dira ardatz nagusia. Halaber, UNRWAk giza laguntzaren eta giza eskubideen defentsaren arloan egiten duen lana ikusgai jarriko da.

Interesatutako enpresek edo pertsonek erantsitako dokumentua aurkeztu beharko dute, horia kolorez markatutako atalak betez.

Eskaerak abrentana@unwra.es helbidera bidali beharko dira, abuztuaren 1a baino lehen.