Erreferentzia-terminoak: eragin politikoaren arloan PBIk Guatemalan eta Espainiako Estatuan egindako lanaren ebaluazioa

Erreferentzia-terminoak: eragin politikoaren arloan PBIk Guatemalan eta Espainiako Estatuan egindako lanaren ebaluazioa

Kargua: Erreferentzia-terminoak: eragin politikoaren arloan PBIk Guatemalan eta Espainiako Estatuan egindako lanaren ebaluazioa

Deitzaile: Nazioarteko Bake Brigadak (PBI)

Aurkezteko epea: 13/07/25

Nazioarteko Bake Brigadak (PBI) erakundeak ebaluazio-prozesu bat garatzeko pertsona edo talde ebaluatzaile bat kontratatu nahi du, balioztatzeko Guatemalan giza eskubideen defentsa-prozesuei laguntzeko erabilitako eragin politikoko tresna, bai eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (aurrerantzean, eLankidetza) laguntzaren ondorioz Espainiako Estatuan duen eragin politikoko lanaren ekarpena ere.

 

Aurrekontua

Ebaluazioa egiteko gehienezko aurrekontua 10.000 eurokoa da (legeak ezartzen dituen zergak eta atxikipenak barne). Zenbateko horrek barne hartuko ditu ebaluazioaren garapenak sor ditzakeen gastu guztiak: eremura mobilizatzea, landa-lana (defendatzaileak mobilizatzeko beharrezkoak izan daitezkeen gastuak barne), ebaluazioko materialak, langile laguntzaileak, etab. Kontratuak Espainiako Estatuaren lurralde-eremutik kanpo eginez gero, pertsona edo talde aholkulariak bere gain hartuko ditu kontratua egiten den herrialdeko erantzukizun fiskalak.

Ordaintzeko modua honako hau izango da:

  • %30 kontratua sinatzean – zerbitzuak hastean.
  • %30 aurretiazko balorazioak eta landa-lanerako plana aurkeztean.
  • %40 amaierako ebaluazio-txostena onartu eta dibulgazio-materialak behar bezala entregatu ondoren.

 

Eskaintza tekniko eta ekonomikoaren aurkezpena eta ebaluazio-irizpideak

Proposamena 2025/07/13ra arte (egun hori barne) bidali beharko da helbide elektroniko honetara: coordinacion@pbi-ee.org, gaian Ref. EVALUACIÓN INCIDENCIA jarrita.

Hautaketa elkarrizketak 2025eko uztailaren 17an eta 18an egingo dira.

Honako hauek dira proposamen teknikoak izan behar dituen ezaugarriak:

  • 1. Azala, honako hauek aipatuz: enpresaren izena, talde edo pertsona ebaluatzailearen izena, ebaluazioaren izenburua eta harremanetarako datuak
  • 2. Proposamen teknikoa (GEHIENEZ 10 ORRIALDE), honako eduki hauekin:
    • Ebaluazioaren helburuak eta irismena.
    • Ikuspegi metodologikoa, zeharkako ikuspegiak kontuan hartuta.
    • Informazio-iturrien aurretiazko proposamena (dokumentalak, funtsezko informatzaileak, adituak, etab.).
    • Ebaluazio-irizpideak, galderak, informazio-iturriak, informazioa biltzeko tresnak eta adierazleak biltzen dituen ebaluazio-matrizea.
    • Entregatu beharreko produktuen deskribapena.
    • Kronograma.
    • Pertsona edo talde ebaluatzailearen aurkezpena (funtzioak eta denboraren dedikazioa barne).
  • 3. Proposamen ekonomikoa (aurrekontuaren xehatzea)
  • 4. CV: pertsonarena edo talde ebaluatzailea osatzen duen pertsonena