Feminismoetan Hezkuntza teknikaria

Feminismoetan Hezkuntza teknikaria

Kargua: Feminismoetan Hezkuntza teknikaria

Deitzaile: Mugarik Gabe

Aurkezteko epea: 17/08/25

EGINKIZUNAK

  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak formulatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, erakundearen Plan Estrategikoaren arabera (gaiak: indarkeria matxistak; egia, justizia eta erreparazio eskubidea; feminismoak “antikeskubideen” aurrean…).
  • Hezkuntza-prozesuak gauzatzea: formakuntza-prozesuak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak eta abar antolatzea eta ematea. Komunikazio-kanpainak, dibulgazio-materialak eta abar diseinatzea. Eragin politikoa egitea erakunde publikoetan, komunikabideetan eta hainbat espaziotan.
  • Ekologismo sozialarekin, ekonomia sozial eta solidarioarekin eta justizia sozialarekin lotutako sare eta plataformetan parte hartzea
  • Feminismoen Hezkuntza Taldean parte hartzea, baita erakundearen beste gune batzuetan ere.

 

BALDINTZAK

Prestakuntza akademikoa

  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako prestakuntza edota Giza Eskubideekin edo Nazioarteko Lankidetzarekin lotutako ikasketak.
  • Feminismoekin, emakumeen eskubideekin eta genero-disidentziekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza.
  • Euskara jakitea.

Maila teknikoa

  • Hezkuntza-proiektuak egiten, gauzatzen eta justifikatzen esperientzia izatea.
  • Prestakuntzak, tailerrak, jardunaldiak eta abar ematen esperientzia izatea.

Bestelakoak

  • Harremanetarako, elkarrizketarako eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Koordinazio bileretara eta jardueretara Arabara eta Gipuzkoara joateko prestasuna
  • Bidaiatzeko prestasuna

 

BALORATUKO DA

  • Antzinatasuna eta erakundean duen inplikazioa: bereziki baloratzen da
  • Arabako Gizarte-mugimenduetan edota Gobernuz Kanpoko Erakundeetan parte hartzea eta errealitatea ezagutzea
  • Lan propioa antolatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Komunikazio-trebetasunak

 

ESKAINTZEN DIREN BALDINTZAK

  • Ordezkapen-kontratua baja bat dela eta, gutxienez 4 hilabeterako
  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Lanpostua Gasteizko bulegoan
  • Soldata, Mugarik Gaberen ordainsariaren arabera.

 

CURRICULUMAK AURKEZTEA

  • 2025eko abuztuaren 17ra arte jasoko dira CVak bilbao@mugarikgabe.org helbidean, Feminismoetan Hezkuntza teknikari lanpostua izenarekin.
  • Elkarrizketak eta probak beharrezkoak balira abuztuaren 25eko astean
  • Hasiera: irailaren 1ean