Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako Arduraduna

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako Arduraduna

Kargua: GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO ARDURADUNA

Deitzaile: ENTREAMIGOS-LAGUN ARTEAN

Aurkezteko epea: 03/11/25

KONTRATAZIOA

Abenduan lanean hasi. Kontratu mugagabea (3 hilabeteko probaldia).

LANALDIA

Lanaldi osoa.

SOLDATA

31.157,4 euro gordin urtean.

LANTOKIA

Entreamigos-Lagun Artean elkartearen bulegoa, Bilbon.

Beste toki batzuk, jardueren arabera (Eibar, Zumaia…)

BALDINTZAK

– Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, batez ere gizarte-zientzien adarrean.

– Garapenerako lankidetzako arloan prestakuntza osagarri espezifikoa.

– Generoari buruzko prestakuntza. Bidezko harremanekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrera pertsonala.

– Esperientzia frogagarria GGKEetan, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak formulatu, gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeko lanetan.

– Entreamigos-Lagun Artean elkartearen printzipio estrategikoekin identifikatzea.

– Euskara (ahozko eta idatzizko hizkeraren jarioa).

– Marko logikoaren ikuspegia maneiatzea.

– Ofimatika.

– Ordutegi-malgutasuna.

BALORATUKO DA

– Guatemalako errealitateari buruzko ezagutzak.

– Aldaketaren teoriari buruzko ezagutzak.

– Entreamigos- Lagun Artean elkartearen kanpainak eta jarduerak ezagutzea, gizarte-eraldaketarako, emakumeen parte-hartze politiko eta ekonomikorako eta elikadura-subiranotasunerako komunikazioarekin lotuta.

– Euskadiko gizarte-sarea ezagutzea.

– Esperientzia euskal administrazioen dirulaguntza publikoen kudeaketan.

– Talde-lanerako eta sareko lanerako prestutasuna.

– Autonomia, erabakitzeko gaitasuna, sormena eta ekimena.

– Gidabaimena eta batzuetan norberaren ibilgailua erabiltzeko aukera.

BETE BEHARREKO EGINKIZUNAK

– Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren jarduerak diseinatu, antolatu, gauzatu eta jarraitzea, gainerako talde teknikoarekin koordinatuta.

– Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak egitea, aurkezten diren deialdien ikuspegi lokal-globalarekin.

– Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren dirulaguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa.

– Euskadiko GGKEen koordinakundeak hezkuntza-taldean parte hartzea, Entreamigos- Lagun Artean erakundearen ordezkari gisa.

– Gainerako talde teknikoarekin koordinatzea, erakundearen egiturazko barne-zereginetarako.

– Entreamigos-Lagun Artean erakundearen ordezkaritza egiten diren jarduera eta bileretan.

 

Interesatuek, azaroaren 3ra arte (egun hori barne), motibazio gutuna eta curriculuma bidali beharko dituzte helbide elektroniko honetara: info@lagungt.org