Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria Gasteizen

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria Gasteizen

Kargua: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria Gasteizen

Deitzaile: SETEM Hego Haizea

Aurkezteko epea: 06/06/25

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak ekainaren 6ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako. Berehala hasteko, bitarteko kontratuta eskaintzen da.

Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora: direccion.euskadi@setem.org.

KONTRATAZIO-ALDIA

Bitarteko kontratua
Berehala batzeko

LANALDIA

Lanaldi osoa

SOLDATA

2.084,04 € gordin / hil (14 ordainsari urtean)

LANTOKIA

SETEMen bulegoa Vitoria-Gasteizen.

BALDINTZAK

-Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa
-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa
-Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria
-Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala
-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak betetzea, eratzea eta ebaluatzea
-Marko logikoaren ikuspegia erabiltzea
-Euskara (ahoz eta idatziz solturaz aritzea)
-Ofimatika
-Ordutegi-malgutasuna

BALIOZTATUKO DIRA

-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan
-SETEMen kanpainak ezagutzea kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan
-SETEMen printzipio estrategikoekin bat egitea
-Arabako egitura soziala ezagutzea
-Ofimatika Linux ingurunean
-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen
-Esperientzia boluntarioak koordinatzean, taldean eta sarean lan egiteko prest egotea
-Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena
-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea

BETE BEHARREKO FUNTZIOAK

-Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, SETEMek Araban gizarte-eraldaketarako egiten dituen hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea
-SETEMek Araban dituen erakunde aliatuekin harreman sendotzea
-SETEMen ordezkaria izatea Araban parte hartzen duen sareetan
-Koordinatzea SETEMeko gainerako teknikariekin batera
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa