Genero eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria

Genero eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria

Kargua: Genero eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria

Deitzaile: SETEM Hego Haizea

Aurkezteko epea: 26/09/25

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak irailaren 26ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Genero eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza teknikari bat bilatzen dugu, ahal dela gure Gasteizko egoitzarako. Berehala hasteko, bitarteko kontratuta eskaintzen da.

Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora: direccion.euskadi@setem.org.

KONTRATAZIO-ALDIA

Bitarteko lan-kontratua. Berehala batzeko.

LANALDIA

Lanaldi osoa.

SOLDATA

2.084,04 € gordin / hil (14 ordainsari urtean).

LANTOKIA

SETEMen bulegoa, Vitoria-Gasteizen nahiago.

BALDINTZAK

-Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa.
-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa.
-Generoari eta/edo feminismoei buruzko eta horiek antolaketa guneetan aplikatzeari buruzko prestakuntza espezifiko frogagarria izatea.
-Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala.
-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak betetzea, eratzea eta ebaluatzea.
-Esperientzia Marko logikoaren ikuspegia erabiltzen.
-Euskara (ahoz eta idatziz solturaz aritzea).
-Ofimatika.
-Ordutegi-malgutasuna.

BALIOZTATUKO DIRA

-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan.
-SETEMen printzipio estrategikoekin bat egitea.
-Euskadido egitura soziala ezagutzea.
-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen.
-Esperientzia boluntarioak koordinatzean, taldean eta sarean lan egiteko prest egotea.
-Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena.
-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea.
-Ofimatika Linux ingurunean.

BETE BEHARREKO FUNTZIOAK

-SETEMen genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planeko jardueren garapena koordinatzea.
-Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, gizarte-eraldaketarako egiten dituen SETEMeko hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea.
-Koordinatzea SETEMen gainerako boluntarioekin eta teknikariekin batera.
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa.