Herrialde behartsuenekiko lankidetza programa eta dirulaguntzak

Hasierako data: 2025 / 10 / 24
Azken eguna: 2025 / 11 / 25

Deitzaile: Zegamako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Zegamako Udaleko Udalbatzarrak, 2025eko urriaren 14an egindako bilkuran, beste batzuen artean, erabaki hauek hartu zituen:

Lehena. «Herrialde behartsuenekiko Lankidetza Programa eta dirulaguntzak banatzeko araudia» hasiera batez onartu. Bigarrena. Araudi hau, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu, argitalpen hori egiten den hurrengo egunetik hilabete bateko epean espedientea jendaurrean agerian jarriz, interesatuek egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal ditzaten. Epe horren barnean ino lako erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, aipatutako araudi honen onarpena behin betikotzat joko da.

Hirugarrena. Dirulaguntza eskaerak, Udaletxean aurkeztu ahal izango dira araudi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hilabete bateko epearen barruan.

Nolabaiteko erreklamazio edo iradokizunik aurkeztuz gero, hauek erabaki ondoren, eskaerak aurkezteko epe berri bat irekiko litzateke.

Zegama, 2025eko urriaren 20a. Alkatea.

 

Herrialde behartsuenekiko lankidetza programa eta dirulaguntzak banatzeko araudia.

 

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea, Erakunde Ez-Gubernamentalekiko lankidetza programen antolakuntza eta garapenerako dirulaguntzak emateko erregimena finkatzea da, munduko herrialde behartsuetako populazioaren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko jarduerak burutzearren.

 

2. Dirulaguntzaren kopurua.

Laguntzak subentzio moduan emango dira, Oinarri hauen, Udalen Zerbitzuetarako araudiaren eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriaren arabera. Subentzio hauetarako diru kopurua 4.750,00 eurokoa izango da, 2025eko ekitaldiari dagokionez.