Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak

Hasierako data: 2025 / 05 / 21
Azken eguna: 2025 / 06 / 19

Deitzaile: Lazkaoko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


2025eko ekitaldian Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak.

Udal honetako Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 14an egindako bilkuran, Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia onartu zuen.

 

1. artikulua. Xedea

Laguntza hauen deialdiaren helburua Iparra-Hegoa lankidetza programak garatzea da.

 

2. artikulua. Aurrekontu zuzkidura

Deialdi honetan emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa 20.000,00 eurokoa izango da, Lazkaoko udalaren 2025eko aurrekontu orokorrei dagokiena.

 

3. artikulua. Ezargarri den araudia

Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa; dirulaguntzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa; Lazkaoko Udalak dirulaguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 1993ko abenduaren 21ean argitaratutakoa, eta Iparra-Hegoa lankidetza programaren dirulaguntzen oinarriak, Osoko Bilkurak 2024ko otsailaren 29an onartutakoak eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2024ko urriaren 25ean argitaratutakoak.

 

4. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak aurkezteko epea

4.1. Dokumentazioa:

  • Eskabidea, erakunde eskatzailearen izenean egin beharko da, erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatua eta dirulaguntza jasotzeko aurkezten den proiektu bakoitzeko behar bezala beteta. Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuak izango dira eta Lazkaoko Udalean emango dira.
  • Eskaera Lazkaoko Udalaren erregistro elektronikotik egin beharko da.
  • Jardueraren edo programaren proiektu zehatza, honako hauek aipatuz: helburua, ekintza zuzentzen zaion populazioa, alde horren ezaugarri sozio ekonomiko-geografikoak, ekintzaren edukia, parte hartzearen aurrekariak, exekuzioaren ardura duen per tsona edo erakundea eta exekuzio epeak.
  • Sarreren aurrekontua eta aurreikusitako gastuak. Edonola ere, betebeharra izango da beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako laguntzak berariaz aipatzea.
  • Erakunde eskatzailearen Estatutuak.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta 30 egunekoa izango da.

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Donostian dagoen Gipuzkoako Kontentzioso-Administratibo Auzitegiaren aurrean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Tokiko Gobernu batzarraren aurrean aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa erabaki arte edota presuntziozko ezespen eman arte.

Hori guztia egoki irizten diren beste edozein errekur tso jartzeko kalterik gabe.

Lazkao, 2025eko apirilaren 22a.

Kepa Zubiarrain Erauskin, alkatea.