Hasierako data: 2025 / 07 / 29
Azken eguna: 2025 / 08 / 29
Deitzaile: Hondarribiko Udala
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza programak finantzatzeko. 2025. Xedapena: 2025eko uztailaren 11ko arloko zinegotzi delegatu jaunaren 2025/2177 zenbakiko Dekretua.
Dirulaguntzak Arautzeko Ordenantza eta honi dagokion III.eranskina, Gobernuz Kanpoko erakundeek, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza programak finantzatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duena, behin betiko onartuak izan zirenez, zeintzuk, 2020ko uztailaren 29ko 143 zenbakia duen Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuak izan ziren.
Lehenengo. Gobernuz kanpoko erakundeek, garapen bidean dauden herrialdeekin elkarlanean antolatzen dituzten egitarauetarako dirulaguntzak emateko deialdia zabaltzea, dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren III. eranskinari dagozkion oinarrien arabera.
Dirulaguntza hauek 2024 eta 2025 urteetan egin diren edo egingo diren proiektu eta jarduera zehatzak finan tzatzeko erabiliko dira.
Bigarren. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte legez egituratuta dauden eta irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde edo organizazioak eskatu ahal izango dituzte, berorien jarduerek bat etorri beharko dutelarik deialdi honen xedearekin eta Gipuzkoan ordezkaritza izan beharko dutelarik.
Hirugarren. Emango diren dirulaguntzen kopurua 216.000 eurotakoa izango da gehienez, 1 0208.481.01.230.00 2025 diru-sailaren gain.
Laugarren. Eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den biharamunetik hasi eta hilabetekoa da.
Bosgarren. Dirulaguntza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa elektronikoki aurkeztuko dira, Udal web orriko Sarrera Erregistroaren bitartez. Eskabidearekin batera Ordenantzaren III. eranskinaren 4. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Aurkeztu beharreko dokumentu guztiak eta ordenantza Udalaren web orrian eskuragarri izango dira.
1. Eskaera: Dirulaguntza-eskaera eskatzeko, honako dokumentuak behar bezala betea aurkeztu beharko dira:
- Dirulaguntza-eskaera orria (A eredua).
- Proiektuaren fi txa (1. eranskina).
2. Justifikazioa: Emandako dirulaguntza justifikatzeko, honako dokumentu hauek behar bezala beteta aurkeztu beharko dira:
- Dirulaguntzaren justifikazio-orria (B eredua).
- 2. eranskina: Diru-sarreren eta gastuen egoera.
- 3. eranskina: Fakturen eta ordainagiriaren zerrenda.
Seigarren. Gizarte Zerbitzuen arloko teknikariak aztertuko ditu eskaerak, xede horretarako gobernuz kanpoko erakunde baten laguntza eskatu ahal izango duelarik, lehiaketan parte hartzaile ez dena, teknikariak egingo duen txosten teknikoa laguntzeko. Izendatzen den Gizarte Zerbitzuetako Balorazio Batzordeak txosten horretan oinarrituta proposamena egingo du eta ebazteko eskumena duen organoari aurkeztuko dio.
Zazpigarren. Eskabideen balorazioa ordenantzaren III. eranskinaren 6. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera egingo da.
Zortzigarren. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, eta hori, eskaera egin duten entitateei jakinaraziko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazpen elektroniko bidez. Ebazpenak bide administratiboari amaiera emango dio.
Bederatzigarren. Onartutako dirulaguntzak ordainketa bakarreko sistemaren bidez ordainduko dira, justifikatu behar den aurrerakin gisa.
Hamargarren. Eskaera berritzeko aukerarik ez du izango.
Hamaikagarren. Gainontzeko guztian, indarrean dagoen araudiak xedatutakoa beteko da, hau izanik: Dirulaguntzak Ematea Arautzen duen Udal Ordenantza eta bere I. eranskina; azaroaren 17ko 38/2003 Legea; Dirulaguntzen Orokorra eta gainerako araudi baterakoiak.
Hondarribia, 2025eko uztailaren 22a.
Igor Enparan Araneta, alkatea.