Lankidetza proiektuetarako dirulaguntzen deialdia

Hasierako data: 2025 / 06 / 14
Azken eguna: 2025 / 07 / 14

Deitzaile: eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Guztira, 40 milioi euro bideratuko ditu, eLankidetzaren aurrekontua 2,5 milioi euro handitu ondoren. Dirulaguntzek lagunduko dute desberdintasunei aurre egiten eta herrialde pobretuetako biztanleen bizi baldintzak hobetuko dituzten ekimen solidarioak sustatzen.

Deialdia Euskadin egoitza duten GGKEei zuzenduta dago, eta hiru modalitatetan banatzen da:

eLankidetzak funtsen %20 gordeko ditu Saharaz hegoaldeko Afrikan gauzatutako proiektuetarako, eta %10 emakumeen ahalduntzerako ekimenetarako.

GGKEek 2025eko uztailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dituzte ekimenak.