Ekintza humanitarioko eta larrialdiko programak babesteko laguntzak

Hasierako data: 2025 / 10 / 14
Azken eguna: 2025 / 10 / 28

Deitzaile: Bilboko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Bilboko Gobernu Batzordearen 2025eko urriaren 11ko Erabakiaren laburpena,ekintza humanitarioko eta larrialdiko laguntzako programak babestekodena. BDNS (Identif.): 860419.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

 

Bat.— Erakunde onuradunak

Bilbon egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra daukaten elkarteak izango dira,dokumentu bidez egiaztatua, gutxienez diru-laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu bainobi urte lehenagotik. Euren helburuetan ekintza humanitarioko eta larrialdietako laguntzaagertzea beharrezkoa da.

 

Bi.— Helburua

Nazioarteko Ekintza Humanitarioko eta Larrialdiko Laguntzako Programak.

 

Hiru.— Oinarri arautzaileak

Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiarenbidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautuko dituen Ordenantza Orokorra(Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 138 zenbakia, 2016ko uztailaren 20koa).

 

Lau.— Zenbatekoa

Deialdi honetarako zenbatekoa 145.000 euro da. 9 artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen arabera banatuko da. Diruz laguntzeko kontzeptuariaplikatzeko erregimenanorgehiagoka izango da.

 

Bost.— Eskabideak aurkezteko epea

Eskariak aurkezteko hamabost (15) egutegi-egun egongo dira, ebazpen hau BizkaikoAldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

 

Sei.— Beste datu batzuk

Eskaria eskabide-orria, sinatuta eta landuko den programaren edukia azaltzen duendokumentu batekin aurkeztu beharko da; dokumentu horretan, gainera, aurkeztutakogastu-aurrekontua zehatz-mehatz azaldu behar da.

 

Bilbon, 2025eko urriaren 3an. Giza Eskubideak, Bizikidetza, Lankidetza eta KulturartekotasunSaileko Zinegotzi Ordezkaria, Iñigo Zubizarreta Agirrezabal.