Hasierako data: 2025 / 04 / 30
Azken eguna: 2025 / 08 / 31
Deitzaile: Beasaingo Udala
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako ekintza gizatiarrentzako edo larrialdietarako laguntzak. 2025 urtea. BDNS (Identif.): 826937.
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.
1. Dirulaguntzaren xedea
Oinarri hauen xedea larrialdi kasuetan daudenentzako edoekintza gizatiarrak egite ko laguntza ematea da baldin eta hondamendi naturalek, gatazka armatuek edo antzeko gertaeraren batek eragindako larrialdian edo hondamendian dauden pertsona eta erkidegoentzako badira. Ekintzak beharrean daudenek dituzten beharren arabera gauzatuko dira eta alde batera utziko dira irizpide politikoak, interes ekonomikoak edo arraza, etnia, nazionalitate, erlijio, sexu, adin edo pentsamolde politikoa dela eta egin litezkeen baztertze ezkor guztiak.
2. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak
Oinarri hauetan ezarritako diru-laguntzak eskatzeko aukera, nortasun juridikoa izan eta irabazi asmorik ez duten irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko nortasun juridikodun edozein antolakuntzak edo erakundek izan dezake, hala nola Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) edo erlijio-kongregazioek deialdi honen xedearekin bat etorrita jarduerak egiten badituzte eta beren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra (justifikatu egin beharko da) EAEn baldin badu. Ordezkaritza iraunkorraren kasuan, bere gain hartzen du eskaera aurkezteko erantzukizun zuzena, eta EAEn duen bulegoan proiektuaren kontabilitatea, dokumentazioa eta kudeaketa mantentzeko konpromisoa hartzen du edo ordezkaritza iraunkorra EAEan baldin badute.
Deialdi honetara biltzeko espresuki baztertuta gelditzen dira Estatuaren, Autonomi Administrazioen, Foru Aldundien eta banketxeen mendeko erakundeak nahiz zerbitzuak.
Aurkezten diren erakundeek ezingo dute diru-laguntzarik jaso baldin eta Beasaingo Udalarekin egunera ez badaude (zor ekonomikoak, beste deialdietan onartutako diru-laguntzen justifikazio falta…).
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa
Erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
Proiektu bakoitzeko, gehienez, 20.000 €ko diru-laguntza emango da, eta proiektua 2025. urtean hasi eta amaitu beharko da.
Onartzen den diru laguntzatik (zeharkako gastuak kontutan izan gabe) gehienera, %10a bideratu ahal izango da erbesteratutako langileen gastuentzat (bidaiak, dietak, e.a. barne) eta zeharkako gastuentzat %7a.
4. Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Oinarriak BDNSra bidaliko dira, eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFI ZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskabideak aurkezteko epea zenbatzen hasiko da 2025-08-31 arte.
Eskaerak, telematikoki aurkeztu beharko dira Beasaingo Udalaren www.beasain.eus helbidean.
Beasain, 2025eko apirilaren 14a.
Leire Artola Ugalde, alkatea.