Zine Forum: «Tomateek Wagner entzuten dute»

HASIERA: maiatza 8, 2025
BUKAERA: maiatza 8, 2025
NON: Cines Trueba - Donostia
ORDUTEGIA: 19:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren barruan, Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldeak (Adsis Fundazioa, Alboan, Oxfam-Intermon, Proclade Yanapay, Proyde-Proega eta Setem) hainbat jarduera antolatu ditu “Bidezko merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako” lelopean. Honen inguruan hausnartzeko, datorren ostegunean, maiatzak 8, 19:00etan, Donostiako Trueba zinemetara etortzera gonbidatzen zaituztegu, “Tomateek Wagner entzuten dute” filma ikustera.

Sarrera dohainik izango da edukiera osatu arte.

  • Sinopsia: Tomateak goxoagoak izaren al dira Richard Wagnerren musika entzunez hazten badira?
    Grezia erdialdeko nekazari-giroko herri txiki eta bakartu bat da Elias, eta hiltzeko zorian dago. Baina bi lehengusu burutsu, Christos eta Alecco, herriko amonekin elkartu dira tomateak prestatzeko. Haiek dakitenarekin, eta Wagnerren musikaren laguntzarekin, egia bihurtu nahi dute beren ametsa: tomate ekologikoaren poteak saltzea mundu guztira.

Antolatzaileak: Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea

Laguntzailea: Donostiako Udala