Topo Eginez 2025: «Lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortuz: Gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten»

HASIERA: urria 7, 2025
BUKAERA: urria 7, 2025
NON: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxeko erabilera anitzeko gela - San Ignacio Loiolakoaren kalea 8, 2. pisua (Gasteiz)
ORDUTEGIA: 17:00-20:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Krisi ugari areagotu egin direla –besteak beste, klimarena, soziala, ekonomikoa, demokraziarena, osasunarena, migrazioena, zaintzena eta giza eskubideena–, eta diskurtso autoritario eta baztertzaileak aurrera egiten ari direla ikusirik, erantzun kolektibo, sortzaile eta ausartak eman behar ditugu. Erronka horiei aurre egiteko, funtsezko estrategia da, eta gero eta beharrezkoagoa gainera, munduaren ikuspegi eraldatzailea partekatzen dugun gazte elkarteek eta GGKEek elkarrekin jardutea.

Iaz Zer egin dezakegu gure inguruneetan eta munduan justizia soziala sustatzeko? izeneko topaketa egin ondoren, edizio berri honetan elkarrekin ekinez aurrera egitea proposatzen dugu. Elkarrekin, laborategi formatuan, Arabako gazte elkarteen eta GGKEen arteko lankidetza guneak eraikitzea bilatuko dugu, egungo erronka ekosozial handiei aurre egiteko, Lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortuz: Gazteria eta GGKEak erronka ekosozialei aurre egiten izenburupean.

 

Helburuak
  • Elkar lanean aritzeko gakoei buruz hausnartzea.
  • Lankidetzarako agertokiak elkarrekin sortzea.

 

Norentzat

Garapenerako GKEak eta gazte elkarteak (dinamizatzaileak, teknikariak, boluntarioak). Ez da beharrezkoa aurreko topaketetan parte hartu izana.

 

Izen-emateak

Irailaren 30ra arte, egun hori barne, honako formulario honen bidez.

 

Informazio gehiago

 

Antolatzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala