Gaza eta Kolonbia: gosea gerra-arma gisa, elikadura segurtasuna bakerako bide gisa

HASIERA: iraila 8, 2025
BUKAERA: iraila 9, 2025
NON: Miramar Jauregia (Donostia)
ORDUTEGIA: Balio akademikoa: 20 ordu (ECTS)

Tailerra/Formakuntza

TopaGune Udako Ikastaroa, UPV/EHUko UIKren esparrua: Gaza eta Kolonbia: gosea gerra-arma gisa, elikadura segurtasuna bakerako bide gisa.

2015az geroztik, gosea handitu ez ezik, areagotu ere egin da. Gatazkak arrazoi nagusi dira. Munduan ia 300 milioi pertsonak elikadura segurtasun ezari aurre egin behar diote.

 

Azalpena

Gosea gerrarako arma gisa erabiltzea gertaera iraunkorra izan da historian. Frogatu da elikadura‑segurtasun eza eta oinarrizko zerbitzuetara sarbiderik ez izateak faktore giltzarrietako bat direla indarkeria eta gatazkak sustatzeko. 2015az geroztik, munduko goseak gora egin du etengabe, eta bereziki larria da akutua den elikadura-segurtasun eza. Datu berrien arabera (2023), guztira 282 milioi pertsonari eragiten die, eta horietatik % 60 gutxienez gatazka eta indarkeria handietako eremuetan bizi dira.

Bestalde, 2010eko hamarkadaz geroztik, nazioarteko komunitateak “lokarri hirukoitzaren” ikuspegi integratua (humanitarioa, garapena eta bakea) bereganatu du, krisi bortitzei modu jasangarri eta eraginkorrean aurre egiteko. Hala ere, hainbat arrazoi direla eta, ikuspegi horrek zailtasunak izan ditu praktikan jartzeko orduan: hiru osagaien arteko koordinazio ahula, erabilgarri dauden tresna operatibo eta finantzarioen desegokitasuna eta bakea eraikitzeko ahaleginen kontzentrazioa eremu diplomatiko eta militarrean, sarritan esparru sozioekonomikoa ahaztuz.

Uda Ikastaroan zehar, Gaza eta Kolonbiako kasuetan ardaztutako hitzaldiak, mahai‑inguruak, elkarrizketak eta eztabaidarako guneak tartekatuko dira. Gosea gerrarako arma gisa erabiltzen dituzten dinamikak aztertuko dira, eta baita jokabide horiek saihesteko eta arintzeko dauden nazioarteko markoak ere. Halaber, elikadura‑segurtasunetik eta ikuspegi sozioekonomikotik bakea eraikitzen laguntzen duten esku-hartzeak eta faktoreak landuko dira, tokiko mailan zein maila komunitarioan. Gainera, gatazkak eragindako komunitateetan konfiantza, erresilientzia eta elikadura-segurtasuna eta funtsezko zerbitzuak eraikitzeko esperientziak partekatuko dira. Ikastaroak gosearen eta gatazken egoera geopolitikoaren inguruko ikuspegi eguneratua ere eskainiko, narratibek errealitate horiek eraldatzeko duten boterea azpimarratuz.

“TopaGune” formatuarekin, ikastaroak herritarren parte-hartzean espezializatutako dinamizatzaileak izango ditu, eta horrek parte-hartze eta elkarlan handiko ikuspegia emango dio. Dinamika parte-hartzaileen bidez, parte-hartzaileek gatazka testuinguruetan gosearen konplexutasuna ulertzeaz gain, beren esperientziatik eta sentsibilitatetik bizitzea lortu nahi dugu. Prozesu horrek gure interdependentzia globala onartzera eta gure garaiko erronka handien aurrean paper aktiboa hartzera gonbidatzen gaitu.

Uda Ikastaro honek ekintzara bideratutako azterketa sakona eta eskuragarria eskaintzen die parte‑hartzaileei, erakunde publikoen (nazioarte, estatu, erkidego eta toki mailan), akademiaren, ikasleen, gizarte zibilaren eta, oro har, publikoaren parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Aukera paregabea izango da hizlarien, parte-hartzaileen eta funtsezko aktoreen artean benetako ideien trukea egiteko; konektatzeko, entzuteko eta lankidetzan aritzeko espazioa sortuz. Aldaketarekin konprometitutako irtenbide zehatzak eta jasangarriak sustatzeko ingurune bat sustatuko da non askotariko ikuspegiak batuko diren.

 

Helburuak

Gatazkaren eta gosearen arteko harremanaren izaera, garrantzia, dinamikak eta faktoreak zabaltzea, baita elikadura segurtasunak bakearen eraikuntzan egiten duen ekarpena ere, Palestinako eta Kolonbiako kasuak aztertuz. Lortu nahi den emaitza da egoera horren ikusgarritasuna eta ulermena zabaltzea askotariko publiko zabalari, zehaztasunez baina ulerterraza eginez eta proposamenetarako tartearekin.

Egoera horren berri ematea hainbat erakunderi, eta, batez ere, elikadura segurtasunaren bidez gosea gerrarako arma gisa erabiltzea saihesteko zein bakea eraikitzeko dauden moduen berri ematea. Erakunde hauek publikoak (estatu eta autonomia mailakoak zein tokikoak), akademikoak eta gizarte zibilekoak izango lirateke. Helburua da indarkeriak eragindako gosearen prebentzioan eta arintzean erakunde hauek parte-hartze handiagoa izatea, eta bakea eraikitzea, bakoitzak bere ikuspegitik eta balio erantsiarekin.

 

Jarduera nori zuzenduta
  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Nazioarteko harremanekin, giza eskubideekin, nazioarteko zuzenbide humanitarioarekin eta lankidetzarekin zerikusia duten erakunde publikoetako ordezkariak

 

Metodologia

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:

  • Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
  • Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten taldeko jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
  • Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.
  • Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.
  • Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.