Solasaldia: «Duintasuna babesten. Erbestea eta giza eskubideen defentsa Nikaraguan»

HASIERA: maiatza 13, 2025
BUKAERA: maiatza 13, 2025
NON: La Bolsa Gizarte Etxea - Pilota 10, Zazpikaleak (Bilbao)
ORDUTEGIA: 17:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programak Costa Ricako nikaraguar erbesteratuei egindako jarraipen bisita teknikoaren aurkikuntzen aurkezpena eta Nikaraguako giza eskubideen egoerari buruzko solasaldia.

Honako hauek parte hartuko dute:

  • María Laura Alvarado Zepeda, Plataforma Nacional Juvenil plataformako kidea
  • María Teresa Blandón Gadea, Asociación Feminista La Corriente elkarteko kidea
  • Leire Lasa Fernández, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko kidea

2025eko maiatzaren 13an, asteartean, 17:30etik aurrera, La Bolsa gizarte-etxean (Pilota 10, Zazpikaleak – Bilbo).