HASIERA: uztaila 16, 2025
BUKAERA: uztaila 16, 2025
NON: La Perrera Espazioa – Konekta aretoa / Sabino Arana Etorbidea, 50, Basurtu-Zorrotza (Bilbo, Bizkaia)
ORDUTEGIA: 11:00

Nayib Bukeleren erregimena giza eskubideen urraketa larriak eragiten ari da El Salvadorren, 2022ko martxotik indarrean jarraitzen duen salbuespenezko erregimenaren bidez.
Joan den urtarrilean, Euskaditik El Salvadorrera egindako bisitan, egoera egiaztatu ahal izan genuen bertatik bertara, NARE-Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren esparruan. Lankidetza eta elkartasunaren arloko hainbat erakundek, Eusko Jaurlaritzak eta zenbait legebiltzarkidek osatu zuten euskal ordezkaritza.
Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak prentsaurreko bat antolatu dute, herritarrei eta komunikabideei bertaratzeko deia eginez. Bertan, urtarrileko bisitaren emaitzei buruzko txostena aurkeztuko dute, bai eta euskal erakunde ugarik sinatutako komunikatua ere, El Salvadorko gizarte zibilaren kriminalizazioa eta defendatzaileen jazarpena salatzeko.
- Noiz? Asteazkenean, 2025eko uztailaren 16an
- Ordua: 11:00 (komunikabideentzako deialdia: 11:15)
- Non? La Perrera Espazioa – Konekta aretoa / Sabino Arana Etorbidea, 50, Basurtu-Zorrotza (Bilbo, Bizkaia)
Euskal ordezkaritzako eta komunikatua sinatu duten erakundeetako ordezkariekin batera, bi defendatzaile salvadortarrek hartuko dute parte prentsaurrekoan:
- Ivania Cruz: abokatua eta giza eskubideen defendatzailea, Euskadin erbesteratua.
- Zenayda Serrano: abokatua eta ingurumenaren defendatzailea El Salvadorren.