Paperezko loreak – Ebbaba Hameidaren liburuaren aurkezpena

HASIERA: maiatza 19, 2025
BUKAERA: maiatza 19, 2025
NON: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa (Frantzia kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz)
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ebbaba Hameida kazetari eta idazle sahararrak bere Flores de Papel  liburua aurkeztuko du Gasteizen: kolonialismoaz, erbesteaz, gerrari buruz eta nortasunaren bilaketaz diharduen testigantza pertsonala. Herri sahararraren historia, bere emakumeen ahotsetatik kontatua. Kristina Berasain kazetaria izango da egilearekin solasean.