#PalestinaDa… Zinema: Artea okupazioaren aurkako erresistentzia gisa

HASIERA: ekaina 3, 2025
BUKAERA: ekaina 3, 2025
NON: Online
ORDUTEGIA: 18:30

Bakerako Lankidetza Batzarreatik (BLB/ACPP Euskadi) “#PalestinaDa… Zinema: Artea okupazioaren aurkako erresistentzia gisa Webmintegian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ekainaren 3an, 18:30etan, Zoom bitartez. Hurrengo hizlariekin: Carol Mansour, jatorri palestinarreko zinemagilea, Sahera Dirbas, palestiniar zinemagilea, eta Sahar Francis, Addameer-go zuzendaria.

Mintegi honetan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:

  • Zinemaren boterea okupazioaren aurkako erresistentzia gisa
  • Zinemak giza eskubideen urraketa salatzeko duen ahalmena.
  • Filmak eta dokumentalak sortzea nola bideratu ikusleen sentsibilizazioa areagotzeko
  • Dokumentaletan edo filmetan jaso diren benetako palestiniar borroka-istorioak.
  • Israelgo Estatuaren esku dauden preso palestinarren egoera

Jardueran parte hartzea irekia eta doakoa da, eta egunean bertan zuzenean konekta zaitezkete hurrengo estekan: https://us02web.zoom.us/j/88046556574?pwd=IQTesfrVEiqknMB89CSGATWfV3hLZl.1

Aurkezpenak ingelesez izango dira, eta ingelesa-gaztelania interpretazio-zerbitzua izango dugu.

Edozein zalantza izanez gero, edo aktibitatearen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi blb@acppasamblea.org helbide elektronikora.

Parte hartzera eta jarduera zabaltzera gonbidatzen zaituztegu interesa izan dezaketenekin. Eskerrik asko!