HASIERA: apirila 23, 2025
BUKAERA: apirila 23, 2025
NON: online
ORDUTEGIA: 17:00

«Osasun arloko langileen rola lehen arretan indarkeria sinbolikoa prebenitzeko» webinarioan, Hondurasko eta Bizkaiko bi medikurekin hitz egingo dugu, eta hizpide izango ditugu, besteak beste, LGTBIQ+ pertsonek jasotzen duten arreta, osasun-langileen prestakuntza, osasun-sistemaren barruan heteronorma nola agertzen den, identitate disidenteen medikalizazioa eta patologizazioa, edota Lehen Mailako Osasun Arretako indarkeria sinbolikoa.
Hizlariak:
Dylan Duarte – Hondurasko medikua, LGBTIQ+ populazioarentzako osasun integralean eta sexu- eta ugalketa-osasunean aditua
Marta Navalpotro Gómez – Familia- eta komunitate-medikuntzako mediku espezialista. Osatzen-eko Osasun-arloko desparekotasunen lantaldearen koordinatzailea
Eguna: asteazkena, 2025eko apirilak 23
Ordua: 17:00 Bizkaia / 09:00 Honduras
Non: Online, Zoom bidez
Karteleko QR kodea eskaneatu eta klikatu esteka https://us06web.zoom.us/j/87621811298?pwd=gJhAsRM0rXAmVtVG7cnDVUqfODtQaV.1
Bileraren IDa:
Sarbide kodea: 512799
Konektatu eta parte hartu, espazio irekia da eta elkarrizketa aberastuko duten galderak egiteko eta iritziak emateko aukera egongo da.
Hau 9 webinarioetan hirugarrena izango da. Web-mintegi denen gaia emakumeen eta batez ere sexu eta genero aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoa izango da, eta mintegi bakoitzean esparru jakin batean aritzen diren pertsonei emango diegu ahotsa: administrazio publikoa, militantzia politikoa, osasun langileak, komunikabideak… Elkarrizketak Honduras eta Bizkaiaren artekoak direnez, gaztelera erabiliko da hizkuntza nagusi bezala, baina nahi duenak euskara ere erabili ahalko du.
Webinarioak medicusmundi Bizkaia elkartearen “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil” deritzan proiektu zabalago baten parte dira eta proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.
Gehiago jakin nahi baduzu eta gainerako ekintzetan parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (educa.bizkaia@medicusmundi.es / +34688717051).