XXII. Nazioarteko Elkartasunaren Nafarroa Saria

HASIERA: ekaina 9, 2025
BUKAERA: ekaina 30, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Sariak

Aurten ere, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak Nazioarteko Elkartasunaren Nafarroa Saria antolatu dute, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzan eta gizarteko sektore zein herrialde behartsuenen alde diharduten gizon-emakumeen eta erakundeen borondatezko lana sustatu, hedatu eta aintzatesteko, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen dutenena (GJH).

Laguntza eskatzen dizuegu ekimen hau zabaltzeko eta, horrekin batera, hautagaitzak aurkeztera animatzen zaituztegu. Saria 25.000 euro, diploma bat eta Jorge Oteizaren eskultura bat dira. Saria nazioartekoa da, eta, beraz, euskal GGKEek ere susta dezakete beren aldeko edo munduko edozein tokitako beste GGKE/erakunde/organismoen aldeko hautagaitzak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, XXII. Sariaren Oinarriak (2025eko deialdia) kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hautagaitzak aurkezteko epea: ekainaren 30era arte.