HASIERA: ekaina 25, 2025
BUKAERA: ekaina 25, 2025
NON: Donostiako Emakumeen Etxea - Okendo Kalea, 9
ORDUTEGIA: 18:00-19:30

Gonbidapena: «Herri Utopiak Ehuntzen» mapa
Bizitza, lurra, lurraldea eta natura defendatzea eta zaintzea
Abya Yalako, Afrikako eta Euskal Herriko hainbat lurraldetako emakume* defendatzaile eta aktibistak
Emakume* defendatzaileekin topaketa eta elkarrizketa:
- DALILA ARGUETA, lurraldearen defendatzailea eta meatzaritza proiektuen aurkako erresistentziako kidea (Guapinol) – Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sarea
- ZENAYDA SERRANO, ingurumenaren defendatzailea El Salvadorren – Mufras-32
- KATIA REIMBERG, ekintzaile feminista eta giza eskubideen defendatzailea – Bidez Bide
- NAZIOARTEKO BAKE BRIGADAK, Herri utopiak ehuntzen mapa-eskuliburu prozesuaren aurkezpena
KONTAKTUA eta IZEN-EMATEA: euskalherria@pbi-ee.org
2024ko otsailean, Euskal Herriko Nazioarteko Bake Brigadek (NBB) Utopien Herri Bira egin zuten, bost herrialdetan bidelagun dituen erakundeetako defendatzaileekin batera: Kolonbia, Mexiko, Honduras, Guatemalaeta Nikaragua (Costa Ricatik). Solasaldiak eta mahai-inguruak egin ziren Abya Yalako eta Euskal Herrikoemakumeen* eta kolektiboen artean. Emakume baserritarrak, feministak, indigenak, ekologistak,komunikatzaileak migratuak: bizitza, lurra, lurraldea eta natura defendatzeko antolatutako emakumeak*.
Geure buruari galdetu genion: Zer arriskuri egin behar diete aurre emakume defendatzaile/aktibistek Iparraldeeta Hegoalde Globalean? Zer erronka dituzte eta autozaintzarako eta zaintza kolektiborako zer mekanismoerabiltzen dituzte? Zer utopia irudikatzen dituzte emakume defendatzaileek lurralde bakoitzean? Zerk erraztenedo zailtzen du zaintza kolektiboa eta aktibismo jasangarriak erdigunean jartzea?
Hazia ernatu egin zen, beste hitz eta lurralde batzuk erantsi eta solasaldiak biltzeaz hitz egin zen, eta prozesubizi bat sortu zuen horrek, eraikitzeko bidean dena.
Ehuntzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu!