Mugak Hausten: Mugikortasun eta harrera duina izateko eskubideari buruzko topaketa

HASIERA: urria 29, 2025
BUKAERA: urria 29, 2025
NON: Palmera Montero Gunea
ORDUTEGIA: 18:00-20:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Prentsaurrekoa

“Mugikortasun eta harrera duina izateko eskubideari buruzko topaketan” parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Europako migrazio-politiken ondorioak aztertzeko eta harrera-gizarte gisa dugun zereginari buruz elkarrekin hausnartzeko.

BLB/ACPP eta KOOP SF 34 elkarteek antolatu eta Elankidetzak lagundutako jardunaldia urriaren 29an, asteazkena, egingo da Irungo Palmera Montero espazioan. Ordutegia 18:00etatik 20:30era izango da, eta ibilbide bat egingo da migrazio prozesuetan gertatzen diren eskubideen urraketetan barrena: jatorrian (Mamadou Dia – Hahatay Elkartea), bidean (Helena Maleno-Caminando Fronteras eta Oihana Galardi -Irungo Harrera Sarea) eta helmugan (Fátima Fernández – Amher SOS Racismo eta Kaleko Afari Solidarioak). Lehen hitzaldi-bloke horren ondoren, mahai-inguru bat irekiko da, hitz egiteko eta arrazakeriaren aurkako erresistentzia-estrategiak eraikitzeko. Ekitaldiaren moderatzailea Jatou Fall izango da, Devenir Elkartekoa.