«Mariposas Negras» filmaren emanaldia

HASIERA: ekaina 19, 2025
BUKAERA: ekaina 19, 2025
NON: BBK Aretoa - Kale Nagusia 19-21 (Bilbo)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bilboko Udaletik, udal lankidetzaren 30. urteurrenaren ospakizunaren esparruan, 2025ean Animazio Filmerako Goya saria irabazi zuen Mariposas Negras filmaren proiekziora gonbidatu nahi zaitugu. Ondoren, David Baute zuzendariarekin solasaldia izango dugu. 2025eko ekainaren 19an izango da, BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21, Bilbao), 19:00etan.

Filmak klima aldaketak hiru emakumeren bizitzan duen eraginari buruzko hiru istorio erreal kontatzen ditu. Tanit, Valeria eta Shaila planetako puntu oso desberdinetakoak dira, baina zerbait dute komunean: hirurek dena galtzen dute berotze globalaren eraginez, eta migratzera behartuta daude.

David Baute zinemagile kanariarrak 20 urte baino gehiago daramatza dokumentalak egiten. Los hijos de la nube bere lehen filmak deserosotasuna saihesten ez duten lan ausarten hasiera markatzen du. Gai hauek jorratu ditu, besteak beste: transexualitatea (Rosario Miranda), Kanarietako memoria historikoa (La memoria silenciada), Afrikako migrazioa (besteak beste, Semillas que arrastra el mar), genero-indarkeria (Ellas), adimen-desgaitasuna (Milagros) eta klima-aldaketa (Exodo climático).

Solasaldian Zehar Errefuxiatuekin izango da ere.

Sarrera doakoa izango da. Laster gonbidapenak lortzeko moduari buruzko informazio gehiago.