LGTBIQ+ diskriminazio gabeko osasun-arreta inklusiboa elkarrekin sortuz

HASIERA: urria 14, 2025
BUKAERA: azaroa 11, 2025
NON: La Bolsa udaltegia, Pilota kalea, 10. 48005 Bilbao
ORDUTEGIA: 17:30 - 19:30

Tailerra/Formakuntza

Osasun langileei bereziki zuzendutako hiru saioko ikastaroa.

 

Irakasleak: Lala Mujika eta Gaizka Villar ALDARTE Centro de atención a gays, lesbianas y trans. Centro de estudios y documentación por las libertades sexuales

Noiz: Urriak 14, Urriak 28 eta Azaroak 11
Astearteetan, 17:30 – 19:30

Non: La Bolsa udaltegia. Areto Nagusia.

Pilota kalea, 10. 48005 Bilbo

 

Helburua:
LGTBIQ+ pertsonentzako osasun-arreta inklusiboa eta diskriminaziorik gabea sustatzea, bereziki lehen mailako arretan.

Edukiak:

  • Genero eta sexu aniztasunera hurbildu eta hari heltzeko hainbat modu dago. LGTBIQ+ akronimoaren konplexutasuna eta historia. Zalantzak argitzea.
  • LGTBIQ+ pertsonek osasun arloan dituzten beharrak eta eskariak. Bizi dituzten oztopoak eta horiek gainditzeko moduak. Elkarrekin eztabaidatzea.
  • Osasun arloko langileen errealitate anitz hauei heltzeko dituzten erronka edo zailtasunak. Kasu praktikoak. Arreta egoki eta errespetuzkoa nola eman hausnartzea.

Metodologia: Partehartzailea, elkarrizketazkoa, praktikoa, partehartzaileen behar eta kezkei egokitua, eta haien ekarpenetara irekia. Osasun langileen esperientziek prestakuntza saio hauek asko aberastuko dituztela sinetsita gaude.

 

Edukiera mugatua: 30 pertsona
Hizkuntza: gaztelera

Doan

Izen emateakhttps://www.osatzen.com/eu/producto/lgtbiq-pertsonentzako-osasun-arreta-inklusiboa-eta-diskriminaziorik-gabea-sortuz/

 

AntolatzaileakOSATZEN. Sociedad Vasca de Medicina de Familia y Comunitaria eta medicusmundi Bizkaia

Harremanetarako: educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051