KONTAKIZUN LABURREN HIRUGARREN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

HASIERA: iraila 18, 2025
BUKAERA: iraila 18, 2025
NON: Plaza San Felicísimo, bajo 48014 Deusto
ORDUTEGIA: 18.00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ikasturte hasierarekin batera, berriro ekingo diegu jarduerei, eta atsegin handiz gonbidatuko zaituztegu kontakizun laburren hirugarren lehiaketako sari-banaketara. Irailaren 18an, ostegunean, izango da, 18:00etan, Deustuko San Felicísimo plazako gure lokalean.
Hasteko, sariak banatuko ditugu eta idazleek kontakizun irabazleak eta finalistak irakurriko dituzte. Dantzertiko ikasleek “Begotxu Jatetxea” mikroantzerkia antzeztuko digute eta Bidezko Merkataritzako produktuekin egindako lunch txiki batekin amaituko dugu.

Adingabeak zaintzeko zerbitzua behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.