HASIERA: maiatza 26, 2025
BUKAERA: maiatza 26, 2025
NON: online
ORDUTEGIA: 16:00

Hedabieek hainbat modutan eragiten dute osasun indibidual eta kolektiboan. «Komunikabide feministak emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoaren aurrean» webinarioan, Hondurasko eta Bizkaiko bi kazetarirekin hitz egingo dugu, eta hizpide izango ditugu, besteak beste, komunikabide generalistek LGTBIQ+ pertsonei eta emakumeei ematen dieten trataera, Pikara Magazine-k eta Reportar Sin Miedo-k zer estrategia arrakastatsu eta zer erronka dituzten, zein marra gorri edo kode etiko dituzten, prentsa feministak nola egiten dien aurre gorroto-diskurtsoei eta narratiba hegemonikoei, zer erabilera ematen dien sare sozialei, edo nola erabiltzen dituzten hizkera ez-sexista eta inklusiboa.
Hizlariak:
Dunia Orellana – Kazetari eta dokumentalgile hondurastarra. Reportar Sin Miedo-ren sortzaile eta zuzendaria.
Mª Ángeles Fernández – Kazetari extremadurarra. Pikara Magazine-n koordinazio-taldean 2016tik.
Eguna: astelehena, 2025eko maiatzak 26
Ordua: 17:00 Bizkaia / 09:00 Honduras
Non: Online, Zoom bidez
Karteleko QR kodea eskaneatu eta klikatu esteka https://us06web.zoom.us/j/84469128612?pwd=Ir0bROuwuyxGGeXy1HHRZdMBuKjeu2.1
Bileraren IDa: 844 6912 8612
Sarbide kodea: 961910
Konektatu eta parte hartu, espazio irekia da eta elkarrizketa aberastuko duten galderak egiteko eta iritziak emateko aukera egongo da.
Hau 9 webinarioetan laugarrena izango da. Web-mintegi denen gaia emakumeen eta batez ere sexu eta genero aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoa izango da, eta mintegi bakoitzean esparru jakin batean aritzen diren pertsonei emango diegu ahotsa: administrazio publikoa, militantzia politikoa, osasun langileak, komunikabideak… Elkarrizketak Honduras eta Bizkaiaren artekoak direnez, gaztelera erabiliko da hizkuntza nagusi bezala, baina nahi duenak euskara ere erabili ahalko du.
Webinarioak medicusmundi Bizkaia elkartearen “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil” deritzan proiektu zabalago baten parte dira eta proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.
Gehiago jakin nahi baduzu eta gainerako ekintzetan parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (educa.bizkaia@medicusmundi.es / +34688717051).