HASIERA: iraila 30, 2025
BUKAERA: iraila 30, 2025
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 17:30-19:00

Irailaren 30ean (asteartea), Bilbon izango dira egileak beraiek Semillas regadas liburua aurkezten. Familiekin batera behartuta ihes egin behar izan zutenen edo sorterrian familia gabe geratu behar izan zirenen zauriak islatzen ditu liburuak, baina baita batik bat irakaspenak ere.
Semillas regadas liburua idazketaren bidez emozioak prozesatu eta memoria kolektiboa eraikitzeko prozesuaren ondorioa da. Kolonbiako Egiaren Batzordeak “bigarren belaunaldi” deitutako taldeko hamar lagun birtualki bildu ziren sei hilabetez baino gehiagoz 2024an, erbestearen eta migrazioaren sentimenduak, esanahiak eta erronkak adierazteko hitz “egokien” bila.
Beldurren, minen, zalantzen eta indar kolektibo indartsuaren artean, bi gidari izan zituen taldeak: Mariana Schmidt Quintero eta Claudia Moreno García. Lehenak metodologia diseinatzen, tailerrak antolatzen eta argitalpena koordinatzen lagundu zuen eta, bigarrenak, berriz, alderdi psikologikoan.
Pertsona horietako batzuek zuzenean parte hartuko dute azaroaren 30eko aurkezpenean: Gisela, Anne, Niko, Diana, Andrés eta Nicolás. Egileek, seme-alaben ikuspegitik eta “apal-apal, baina baita ausardiaz ere”, zera nahi dute: “Adierazpen bateratu gisa eskaini kontakizun hauek gurearen antzeko egoerak bizi izan dituztenei, bizitzen ari direnei eta, akaso eta zoritxarrez, biziko dituztenei”.
Aurkezpena
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 30ean egingo da, 17:30ean, Hegoa Institutuan (Sarriko, Bilbo); zehazki, Zubiria Etxeko gradu-aretoan.
Sarrera doakoa izango da eta lekua bete arte sartu ahal izango da aretora. Antolakuntza errazteko, mesedez, eman izena formulario honen bidez. Semillas regadas-en aleak egongo dira eskuragarri apuntatutako pertsonentzat.
Informazio gehiago:
- Hegoaren webgunea.
- Hegoaren argitalpenen webgunea.
- Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Europako Sarearen webgunea.
Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Europako Sarea bizirik mantentzeko asmoz oraindik ere egiten diren ekintzetako bat da ekimen hau. Ekintza horiek, bada, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren babesa dute.