Kafe kritikoa (UKS): «Nola egin dezakegu aurrera unibertsitate kritikorantz, krisi demokratikoaren testuinguruan?»

HASIERA: abendua 10, 2025
BUKAERA: abendua 10, 2025
NON: Carlos Santamaría Aretoa - Erakusketa gela - EHU (Donostia)
ORDUTEGIA: 14:30-17:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Ikasleek, irakasleek, GGKEek eta gizarte-mugimenduek osatutako UKS – Unibertsitate Kritikoa Sareak jardunaldiak antolatzen ditu urtero, testuinguru sozial eta politikoak unibertsitate publikoan duen eraginari buruz hausnartzeko eta ekintzara igarotzeko gakoak bilatzeko.

Abenduaren 10ean, asteazkenean, 14:30etik 17:00etara, EHUren Donostiako Campuseko Carlos Santamaria Aretoko erakusketa gelan, jardunaldiaren edizio berri batek krisi demokratiko baten testuinguruan unibertsitate kritiko baterantz aurrera egiteko erronkari helduko dio, kafe kritiko formatuan.

Laster informazio gehiago eta jardunaldiaren egitarau osoa eskainiko dugu. Oraingoz, data gorde eta izena eman dezakezu formulario honen bidez.

Zure zain gaude hausnartzeko, partekatzeko eta erantzun kolektiboak eraikitzeko!