HASIERA: urria 8, 2025
BUKAERA: urria 8, 2025
NON: La Bolsa eraikina - Pelota kalea, 10 (Bilbao)
ORDUTEGIA: 09:30-14:00

Irailean gaude… eta baliteke oraindik ere erabat indarberrituta egotea udaz gozatu ostean. Hala ere, era berean, baliteke geure buruari galdetzea zergatik den gero eta luzeagoa zereginen zerrenda. Zeuri ere gertatzen zaizu?
Orain dela urte batzuk, Mugarik Gabe, REAS Euskadi eta Setem Hego Haizea erakundeok aliantzan lan egiten hasi ginen beste batzuen laguntzaz, eta, harrezkero, geure buruari galdetzen diogu zer egin dezakegun geure erakundeetan, geure enpleguetan… hobeto egoteko. Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista lelopean, guretzat lagungarria zer den arakatzen eta bilatzen jarraitzen dugu. Bidean, hemen irakurri ahal izango dituzun zenbait gauza argitaratu ditugu.
Betidanik,oso gogoan izan dugu bakarrik egin nahi ez genuela, eta, gaur egungo testuingurua nolakoa den kontuan hartuta, trukerako eremu hau zabaltzeko une ona zela uste izan dugu. Hori dela eta, lan politika feministaren inguruan hausnartzeko, entzuteko eta trukatzeko jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Gurekin murgildu nahi?
📅 Urriaren 8a, asteazkena
⏰ 09:15 -14:00
📍Bilbo. La Bolsa eraikina. Pilota kalea, 10
EGITARAUA. ITSAS BIDAIA BAT
09:15—09:30 Eskotilak irekitzen. Izen-emateak eta ongi etorria.
09:30—10:15 Lehen zurrupada. Lan-politika feminista: bide kolektiboaren mugarria.
10:15—11:30 Inspiratzen gaituzten korronteak: Ciutat Invisible, Pikara Magazine, Mugarik Gabe, REAS Euskadi eta Setem Hego Haizea.
12:00—13:30 Sakonera murgilketak. Hiru ardatz jorratzeko talde-lana.
13:30—14:00 Elkarrekin urgaineratzen gara. Jardunaldiaren itxiera.
14:00—15:00 Hondartzan partekatzen. Pikoteoa auzoan.
Izena emateko epea irailaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak mugatuak izango dira.
Eman izena formulario honen bidez (jardunaldia antolatzeko orduan garrantzitsuak diren galderak agertzen dira bertan)
Eskerrik asko. Laster arte!
